EXeLearning

eXeLearning hezkuntza-edukiak sortzeko eta 2010. urtean argitaraturiko tresna informatikoa da. Zeelanda Berrian sortu zuten. Kode irekikoa da, GPL-2 lizentziaduna, eta erreminta honekin sortutako aktibitateak hainbat formatutara esporta daitezke: HTML5, XHTML, SCORM, IMS...

EXeLearning
Jatorria
Azken bertsioa2.8.1
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaPython
Irakur dezakeLinux
Idatz dezakeEPUB 3 (en) Itzuli eta SCORM (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU Lesser General Public License
exelearning.net
Iturri-kodeahttps://github.com/exelearning/iteexe

eXeLearning euskarri informatikoetan eduki hezigarriak sortzeko sortu zen, (CDetan, USB memorietan, webguneetan, hodeian), HTML, XML edo HTML5 gaietan aditu izan beharrik gabe eta aditu bihurtu beharrik gabe.

eXeLearning GNU/Linux, Microsoft Windows eta Apple enpresako sistema eragileetan dago eskuragarri (MacOS X v10.6tik aurrera)

Erabilgarri dauden hizkuntzen artean, euskara ere[1] hortxe.


Historia

eXeLearning Zeelanda Berriko Gobernuaren Hirugarren Hezkuntzako Batzordearen funtsari esker sortu eta hazi zen 2007an, eta Aucklandeko Unibertsitate Teknologikoak eta Tairawhitiko Unibertsitate Politeknikoak zuzendu zuten.

Beranduago, herrialde hartako Core Education erakundeak babestu zuen, hezkuntza erakunde batek, hezkuntza ikerketa eta garapenerako irabazteko asmorik gabeko erakundeak. Geroago, mundu mailako pertsona eta erakunde askoren laguntza ere jaso du. 2008an, nazioarteko erakunde batzuetan dagoeneko hezkuntzaren teknologietan eta berrikuntzan izan zuen eragin handia aitortu zitzaion, Zeelanda Berriko IMS Global Learning Impact Award lehiaketan finalista izan baitzen. Urte hartan bertan, nazioarteko epaimahaiaren lidergoaren saria jaso zuen.

2012an, eXeLearning proiektua garatzen jarraitu zen Intefen (Hezkuntza Teknologien eta Irakasleen Prestakuntzaren Institutu Nazionalaren) eskutik eta beste elkarte publiko eta enpresa batzuekin lankidetzan. Geroago, lankidetzak handitu egin dira, aplikazioa etengabe berritu ahal izan baita, eta, horrela, erabilera erraztu, hezkuntza-esparruan erreferentziazko hezkuntza-baliabidetzat hartu arte. Era berean, erakunde horrek eta CEDECetik (Jabeak ez diren Sistemen Curriculum Garapenerako Zentro Nazionala) zenbait proposamen egin dituzte ikasgeletan esperientzia didaktikoa hobetzeko. Horietako bat EDIA proiektua da. Hezkuntza-baliabide irekiak erabiltzen ditu, eta sarritan eguneratzen dira, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako arlo guztietarako baliabideak emanez. Horrez gain, beste proiektu batzuk ere aurkitu ahal ditugu, hala nola, Hezkuntza Baliabide Irekien Sorkuntza proiektua, hezkuntza-komunitateko kide guztiei laguntzeko hezkuntza-baliabide irekiak (REA) eskaini nahi dituena, metodologia aktiboen bidez, ikasgeletako ikaskuntzen aniztasuna ahalbidetuz. Ildo beretik, Ceibal Planak (Lineako Ikaskuntzarako Oinarrizko Informatikako Hezkuntza Konektibitatea) inklusio digitala lortu nahi du, beste herrialde batzuekin dagoen desberdintasun digitala desagerrarazi nahi baitu.

Ezaugarriak

eXelearning tresna honek multimedia-edukiak integratzeko balio du; izan ere, bideoak, audioak, appletak, web-orriak eta beste tresna eta plataforma batzuetan garatu eta eskuragarri dauden beste baliabide batzuk txertatu daitezke.

Tresna hau diseinatu zenean, helburu nagusia hezkuntza-edukiak Internet bidez demokratizatzea izan zen. Ekoizpen-prozesu errazak behar ziren eta ahalik eta web nabigatzaile gehiagorekin bateragarriak, ikaskuntza-sistema administratzaile gehienek erraz erabili ahal izateko.

eXeLearning-ek .elp (eXeLearning Project) luzapenean artxibatzen ditu bere proiektuak, eta Common Cartridge formatuetan esportatzen ditu: webgunea, testua, ePub, XLIFF, IMS CP, SCORM 1.2 eta SCORM 2004. Azken horiek hezkuntza-estandarrei dagozkie, eta edukiak Moodle aplikazioarekin edo XLIFF formatua onartzen duten aplikazioekin (XLIFF = itzulpen memorietako formatu estandar bat) sartzea ahalbidetzen dute.

eXeLearning-ek edukiak hainbat metadatu-eredurekin katalogatzeko aukera ere ematen du: Dublin Core, LOM eta LOM-ES.1...

2013an eXeLearning web-aplikazio bihurtu zen (Python + Ext Jsen garatua) eta erabiltzaileek gogokoen duten web nabigatzailearekin erabil dezakete.

2013tik eskaintzen du:

  • Erabilerraztasuna eta edukien aurkezpena hobetzea.
  • Erabilitako barne-formatua ordeztea: jatorrizko bertsioak formatu bitar itxi bat erabiltzen zuen eta XML formatu ireki batera pasa zen.
  • XLIFF formatura esportatzeko aukera berria, edukiak errazago itzultzeko.
  • Komando-lerroko bertsioa (exe_do) garatzea, edukiak script xinpleen bidez argitaratzea eta mantentzea errazteko.
  • Norberaren tresnekin scorm pakete editagarriak sortzeko aukera.
  • Eduki didaktiko estandarizatuak sortzen ditu (berrerabilgarriak).
  • Nabigazioko alboko menu bat sortzen du.
  • Software librean ohikoak diren lau askatasunak; eXelearning GNU GPL lizentzia duen software librea da.
  • Programa ez da amaitutzat jotzen, eta, beraz, garatzen eta hobetzen jarraitzen du. Software librearen komunitateak elikatzen du.

Programaren osagarriak

ExeLearningek aukera ugari eskaintzen ditu, besteak beste, material eta argitalpen ugari katalogatzeko atal bat ere bai. Hasteko, hasierako orrian, "Guraso-nodo" bezala izenda daitekeen nodoa, material guztiaren gida edo aurkibidea izango diren edukiak biltzen dituen mapa bat sortu ahal izango dugu.

Era berean, menu nagusian hainbat fitxa edo hegats daude, programa honetan materiala egiteko beharrezkoak diren ekintza batzuei dagozkienak. Menu honetatik, halaber, lan-eremuaren atala ikus daiteke. Azpimarratu beharreko alderdietako bat fitxategien eta datuen kudeaketa da, edukiak karpetatan banatuta aurkezten baitira, konplexutasunaren arabera. Era berean, nabarmentzekoa da metadatuen inportazioaren eta esportazioaren kudeaketa eta katalogazioa.

"Design creator", "diseinu sortzailea", ere aurki dezakegu, programaren menutik aukeratu daitekeena, sormena garatzeko eta ikuspegi pertsonal bat emateko. Hizkuntzen kudeaketaren atalean, hainbat hizkuntzen artean hautatzeko aukera eskaintzen dugu, eta horien artean euskara[1].

eXeLearning aplikazioaren erabilerak

Askotariko aukerak eskaintzen ditu; aplikazioa erabiltzen duen pertsonaren esku geratzen da aukera horietatik asko edo bakar batzuk erabiltzea. Hona hemen aukera horietako batzuk:

  • Multimedia-elementuak jartzea.
  • Txantiloi pertsonalizatuak egitea.
  • Ikasleei egoera bat planteatzea eta beren ezagutzekin irtenbide zuzena aurkitzeko proposatzea.
  • "Hutsuneak bete" ariketak proposatzea.
  • Hitzen definizioak eta hitzen esanahiaren hedatzeko ariketak proposatzea.
  • "Egia ala gezurra" aukeratzeko galderak egitea.
  • Wikipediako edo beste leku batzuetako artikuluak gehitzea.
  • Nabigazio-mapa bat egitea.
  • Testu bat irakurtzearekin batera egin ohi diren ulermen edo sormen ariketak.
  • Kanpoko webgune batean jarduerak exekutatzeko hiperesteka bat jartzea (software librekoa izan daiteke, Scratch esate baterako).

Abantailak eta desabantailak

eXeLearning-ek abantaila hauek eskaintzen ditu:

  • Presentzia irakasteko tresna intuitiboa eta erabilerraza da, eta birtuala.
  • Aukera ematen du milaka hezkuntza-baliabide irekitzeko eta helburu pedagogiko partikularren arabera egokitzeko.
  • Jarduera ugari sortzea ahalbidetzen du, modu dinamiko eta pertsonalizatuan, iDevices erabiliz. (Ikus, artikulu honetan, beherago, hurrengo atala).
  • Beste hezkuntza-aplikazio batzuk baino interfaze hobea eskaintzen du hezkuntza-edukiak garatzeko.
  • Bere orrialdeetan hainbat multimedia eduki sartzeko aukera ematen du, XML formatu irekia erabiliz.
  • Edukiak hainbat formatu estandarretan esportatzeko aukera ematen du: HTML, HTML5, ePub, XLIFF, SCORM edo IMS, plataforma birtualekin lan egiteko.

Hala ere, desabantaila batzuk ere ba omen ditu:

  • Egile-tresna osoagoak egon badaude.
  • Garapen berrietan eguneratzen ari diren diseinu- eta funtzionamendu-eragozpen batzuk baditu.

iDevices

eXeLearning-en baliabide didaktikoak eta edukiak sartzeko tresnak dira iDevices. IDevices hauek oso sinpleak izan daitezke, galdera zuzenak, esate baterako, edo konplexuagoak, Java Applets kasu. Gainera, eXeLearning-ek iDevices berriak sortzeko aukera ematen du, bakoitzaren beharren arabera. v 2.0 bertsiotik aurrera, nahiko erraz taldekatu edo destaldekatu daitezke, hori guztia "editatu iDevices" laukitxotik egin daiteke.

v 2.5 bertsiotik aurrera, erabilgarritasun ezberdineko iDevices batzuk eskaintzen dira, honela sailkatzen direnak:

  • Informazioa hitzez hitz azaltzeko aukera ematen duten iDevicesak: testu librea, helburuak eta aurretiko ezagutza jakiteko galdetegi edo testuak.
  • Testuala ez den edukia erakusteko aukera ematen duten iDevicesak: irudi-galeria, lupa, kanpoko webguneak, Wikipediaren artikuluak, RSS (ez dinamikoa) eta Java Appletak.
  • Eduki ez-interaktiboak falta dira: irakurketa-jarduera, kasu praktikoa, gogoetak...
  • Eduki interaktiboen gabeziak: hutsuneak betetzea, aukera anitzeko galderak, egia-gezurra formatuko galderak, scorm galdetegiak, Geogebra jarduerak etab.

Scorm galdetegia eta Geogebra jarduera izan ezik, gainerako jarduerek ez dute ikasleen emaitzei buruzko informazioa gordetzeko aukerarik. Aipatutako iDevices-ek Learning Management System-ekin (Moodle-rekin eta) konektatzeko gaitasuna dute, eta horrek aukera ematen dio irakasleari ikasleek jarduera behar bezala egin duten ala ez ikusteko.

Lan-ingurunea

eXeLearning irekitzean, ondo bereizitako lau gune aurkituko ditugu:

  1. Egitura: eXeLearning tresnei esker, sartutako edukien aurkibideak sor daitezke. Eskaintzen diren tresnei esker, sartutako edukien aurkibideak oso erraz sor daitezke. Gaiak, Atalak eta Unitateak izan daitezke, hobeto ulertzeko eta eskuratzeko. eXeLearning proiektu ororen hasieran Hasiera nodoa dago, eta nodo horretatik eduki guztiak zintzilikatu daitezke.
  2. Menu nagusia: horretatik fitxategiak, inprimaketa, esportazioak, estiloak, erabiltzaile-lehentasunak eta informazio-laguntzak kudeatu ahal izango ditugu.
  3. iDevices: sortutako edukiak sartzea ahalbidetzen duten hainbat tresna.
  4. Lan-eremua: "Edukiak" fitxan (lehenago "autoretza") sortutako edukiak bistaratu ahal izango ditugu, eta "propietateak" atalean gure sorkuntzei buruzko metadatuak sartu ahal izango ditugu.

Deskargatzeko

Software libreaz eraikitako doako tresna informatikoa da, eta erraza da webgune ofizialetik[2] deskargatzea. Baliabide hezigarriak egiteko aukera asko eskaintzen ditu, software librearen ohiko lau askatasunekin eta ohiko abantailekin.

Instalatzen denean, erabiltzailearen gailuaren sistema eragilea kontuan hartu behar. Webgune ofizialean hainbat esteka daude deskargatzeko, erabiltzaileak daukan sistema eragilerako bertsiorik egokiena aukeratzeko. Sistema eragilerik ohikoenak aukeran eskaitzen dira: OsX (Apple), Linux (zuzenean ematen ditu Linux banaketa batzuetan erraz instalatzeko aukera eta Windows bai behintzat.

Erreferentziak

  1. «EXeLearning - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
  2. (Ingelesez) «Downloads | eXeLearning.net» exelearning.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.