EULUMDAT
EULUMDAT ordenagailu fitxategi formatu bat da, argi iturri baten ezaugarri fotometrikoak trukatzeko formatua. Norabide bakoitzeko argi-intentsitatearen banaketa gordetzen da. Fitxategiaren izenaren atzizki erabiliena *.ldt da. Formatua Axel Stockmarrek (Light Consult Inc., Berlin) 1990an sortu zuen. Europar kontinentean datu fotometrikoak elkartrukatzeko industria estandartzat onartzen da. Erresuma Batuan aldiz CIBSE -TM14 erabiltzen da eta Estatu Batuetan IESNA LM-63 formatua da erabilia.
![](../I/EULUMDAT_example.png.webp)
Ezaugarriak
EULUMDAT fitxategi bat ASCII hizki lerroaz osatuta dago. Normalean MS-DOS sistemako orga-itzulera eta lerro-jauzia > ordenean erabiltzen dira. Bestelako konbentzio bat daukaten beste sistema eragileetan, adibidez UNIX edo Mac OS elkar lanerako hau hartu behar da kontuan beharrezko sostengua emateko.
Fitxategi-formatu honetan argiaren intentsitatea gordetzen da nagusiki, ez da luminantziaren daturik, kolorea eta argi-iturriaren bestelako ezaugarririk biltzen. Horregatik fitxategian bildutako datuekin ezin da kalkulurik behar bezala egin, batez ere argi-igorleak diodoak badira eta intentsitatean aldaketa latzak dituena norabidearen arabera.
Formatuaren zehazpena
EULUMDAT-DATUAK | ||
---|---|---|
Eremua | Azalpena |
karaktere kop. |
1 | Entrepresa / Datu Tegia / Bertsioa / FormatuIdentifikazioa | 78 gehienez |
2 | Ityp = Argi-mota
|
1 |
3 | Isym:= Simetria mota
|
1 |
4 | Mc = C-Lauen kopurua 0° eta 360° graduen artean (normalean 24 gela barruko argiztapenean, eta 36 errepide argiztapenean ) |
2 |
5 | Dc = C-Lauen arteko distantzia (Dc = 0 C-Lau ez ekidistanteak badaude) | 5 |
6 | Ng = Neurri kopurua C-Lau bakoitzean (gehienetan 19 edo 37) | 2 |
7 |
Dg = C-Laueko intentsitate ezeberdinen arteko distantzia (Dg = 0 neurri ez ekidistanteak badaude) |
5 |
8 | Neurri txostenaren zenbakia |
78 geh. |
9 | Luminariaren Izena |
78 geh. |
10 |
Luminariaren Zenbakia |
78 geh. |
11 | Fitxategi izena |
8 |
12 | Data/Erabiltzailea | 78 geh. |
13 | Luminariaren Luzera/Diametroa (mm) | 4 |
14 | b = Luminariaren zabalera (mm) (b = 0 luminaria borobila) | 4 |
15 | Luminariaren altuera (mm) |
4 |
16 | Luminariaren Luzera/Diametroa (mm) |
4 |
17 | Luminariaren Zabalera (mm) |
4 |
18 |
Argi-arearen altuera C0-lauean (mm) |
4 |
19 | Argi-arearen altuera C90-lauean (mm) | 4 |
20 | Argi-arearen altuera C180-lauean (mm) | 4 |
21 | Argi-arearen altuera C270-lauean (mm) | 4 |
22 | DFF (%) =
Beherako fuxua (Downward flux fraction) |
4 |
23 | LORL (%) = Light Output Ratio |
4 |
24 | Intentsitate neurrien bIhurtze faktorea (Conversion factor) (Neurriaren araberakoa) | 6 |
25 | Luminariaren makurdura neurrian (errepideko luminariak) | 6 |
26 | n = Lanpara estandarren kopurua |
4 |
26a | Lanpara kopurua |
n * 4 |
26b | Lanpara mota |
n * 24 |
26c | Lanparen argi fuxu osoa (lumen) |
n * 12 |
26d | Kolorea / Kolore Tenperatura |
n * 16 |
26e |
Kolore taldea / Kolore indizea |
n * 6 |
26f | Potentzia balastoa barne (watt) | n * 8 |
27 | DR = Direct Ratio Indexes k = 0.6 ... 5 (Erabiliera faktorearen metodoko zenbakiak kalkulatzeko) | 10 * 7 |
28 | C-Angelua (0°tik hasita) | Mc * 6 |
29 | G-Angelua (0°tik hasita) | Ng * 6 |
30 | Argi-intentsitatea Kandela 1000 Lumeneko
|
(Mc2-Mc1+1) * Ng * 6 |
Literatura
- Ian Ashdown: Thinking Photometrically Part II. Txantiloi:Internetquelle