ETE Liga

ETE Liga Emakumezkoen Traineruen Elkarteak sortutako arraun liga da. Bigarren mailako Liga da, Emakumezkoen Traineru Ligaren ondoren, eta Euskal Herriko eta Kantabriako traineruek hartzen dute parte. Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Ligaren oinordekoa da.

ETE Liga
Sorrera2018
AntolatzaileaEmakumezkoen Traineruen Elkartea
Garaipen gehienEuskal Herria Tolosaldea (2)
Azken ekitaldia 2023
Irabazlea(k)Euskal Herria Kaiku
Webguneawebgune ofiziala

Historia

Aurrekariak

Emakumezkoen traineruak sortu zirenean selekzioek hartu zuten parte estropadetan. Gipuzkoan arraunlari ugari izanik taldeen traineruak osatu ziren, kasu batzuetan bi kluben arteko elkarketaz, Getaria-Tolosa esate baterako. Horregatik kluben arteko liga bat osatu beharra ikusi zen eta Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Liga sortu zen 2010 urtean, Gipuzkoako Diputazioaren babesean. Bizkaitar eta kantabriar talde bakanek ere bertan hartu zuten parte, hasieran gonbidatu gisa eta ondoren partaide gisa.

2016tik aurrera Gipuzkoatik kanpoko taldeak ere ugaritu ziren eta zikloa amaitutzat emanez 2018an KAE Ligaren egituraren antzeko ETE Liga eratu zen.

ETE Ligaren sorrera

2018ko denboraldi hasieran, aurreneko denboraldia izanik, Euskotren Ligarako sailkapen estropadak jokatu ziren eta lau onenek saria lortu zuten. Euskotren Ligarako sailkatu ez zirenek jokatu zuten ETE Liga.

Denboraldiaren amaieran aurreneko bi traineruek, Galiziako Ligako aurreneko biek eta Euskotren Ligako azkenak play-offa jokatzen dute, eta bakarra igotzen da.

2022ko Liga berezia izan zen. Euskotren Ligako taldeak lau izatetik zortzi izatera pasatzea erabaki zen 2023rako eta horregatik 2022ko ETE Ligako aurreneko birek zuzenean igotzea lortu zuten, Galiziako lehen biekin batera. Horrek ETE Ligako partaideen gutxitzea ekarri zuen.

Palmaresa

Urtea Txapelduna Bigarrena Hirugarrena Igotako taldea
2018
Gehiago
Euskal Herria DonostiarraHibaikaDeustuDonostiarra
2019
Gehiago
Euskal Herria HibaikaZumaiaDeustuinor ez
2020
Gehiago
Euskal Herria TolosaldeaHibaikaZumaiainor ez
2021
Gehiago
Euskal Herria TolosaldeaDeustuHibaikaTolosaldea
2022
Gehiago
Euskal Herria HondarribiaHibaikaDeustuHondarribia eta Hibaika
2023
Gehiago
Euskal Herria KaikuZumaiaZarautzinor ez

Datuak

Donostiarrak irabazi zuen 2018ko ETE Liga.
Hibaikak irabazi zuen 2019ko ETE Liga.
Tolosaldea, 2020ko ETE Ligan.
Hondarribia eta Hibaika izan ziren onenak 2022ko ETE Ligan eta mailaz igo ziren.

Ligak

UrteaTaldeakEstropadak
2018913
20191115
2020912
20211115
2022915
2023814

Postuak

2023 denboraldia barne.

TaldeaIrabazleaBigarrenaHirugarren
     Tolosaldea200
     Hibaika131
     Donostiarra100
     Hondarribia100
     Kaiku100
     Zumaia021
     Deustu013
     Zarautz001

Patroiak

PatroiaGaraipenakUrteak
Aiora Sorozabal22020, 2021
Inder Paredes12018
Zuriñe Alberdi12019
Miren Garmendia12022
Jone Garcia de Andoin12023

Parte hartzeak

TaldeaParte hartzeakUrteak
     Deustu62018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
     Ondarroa62018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
     Hibaika52018, 2019, 2020, 2021, 2022
     Zumaia52019, 2020, 2021, 2022, 2023
     Tolosaldea42018, 2019, 2020, 2021
     Lekittarra42018, 2019, 2020, 2021
     Lapurdi42018, 2019, 2020, 2021
     Hernani42018, 2019, 2022, 2023
     San Juan32019, 2020, 2021
     Kaiku32018, 2019, 2023
     Zarautz32021, 2022, 2023
     Colindres22018, 2019
     Lutxana22020, 2021
     Castreña22021, 2022
     Portugalete22022, 2023
     Donostiarra12018
     Hondarribia12022
     Astillero12023

Irabazitako banderak

2023an eguneratua.

TaldeakBanderakKopurua
Tolosaldea21
Hibaika15
Zumaia10
Hondarribia9
Donostiarra7
Kaiku6
Deustu5
Zarautz4
Orio1
San Juan1

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.