ETB 2
ETB 2 Euskal Telebistaren bigarren katea da, gaztelaniaz emititzen duena. 1986an sortu zen, ETB 1 baino ia lau urte beranduago. Euskal Herri osoan ikus daiteke.
ETB 2 | |
---|---|
Jabea | EITB |
Emisio eremua | Euskadi |
Hasiera data | 1986ko maiatzaren 31 (37 urte) |
Egoitza | Bilbo (Bizkaia) |
Baliagarritasuna | LTD, Satelitea, Kablea, ADSL |
Kate senidea(k) | ETB 1 ETB 3 ETB 4 ETB Basque |
www.eitb.eus/television/etb2 |
Orokorrean, denetariko programazioa eskaintzen du, baina ez du kirol emankizunik eta haurrentzako saiorik eskaintzen, horiek ETB1ek emititzen baititu. Vaya Semanita eta Mi querido Klikowsky dira saiorik famatuenetariko batzuk.
Euskal Telebistak Lurreko Telebista Digitalean (LTD) ETB 1 HD eta ETB 2 HD kanalak eskaintzeari ekin zion 2016ko abenduaren 21ean.
Audientzia urtez urte
Estatu mailan 1992. urtean hasi ziren telebistako audientziak neurtzen. Beraz, data horretatik aurrerako datuak ditu Euskal Telebistak ere.
Urtea | Grafikoa | Kuota |
---|---|---|
1992 | %9,4 | |
1993 | %10,7 | |
1994 | %12,4 | |
1995 | %14,8 | |
1996 | %16,1 | |
1997 | %17,2 | |
1998 | %16,5 | |
1999 | %15,6 | |
2000 | %16,3 | |
2001 | %17,8 | |
2002 | %18,5 | |
2003 | %18,0 | |
2004 | %17,1 | |
2005 | %18,4 | |
2006 | %15,8 | |
2007 | %14,8 | |
2008 | %15,1 | |
2009 | %13,4 | |
2010 | %9,4 | |
2011 | %8,2 | |
2012 | %9,9 | |
2013 | %9,6 | |
2014 | %9,0 | |
2015 | %8,0 | |
2016 | %7,3 | |
2017 | %7,8 | |
2018 | %8,3 | |
2019 | %8,3 | |
2020 | ----- | |
2021 | %10,1 |
Erreferentziak
- «%1,6», Berria, 2014-12-02
- Urtzi Urkizu, «ETB1ek % 2ko ikusle kuota izan du 2014an; ETB2k, %9koa», Berria, 2015-01-03
- «Kanpaikadak: ETB1ek %4,5 eta ETB2k %11,8», Berria, 2015-01-03
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.