ETAren drogaren aurkako kanpaina

ETAren drogaren aurkako kanpaina ETA (m)k Hego Euskal Herrian (ustezko) droga trafikatzaileen aurka egin zuen kanpainari deritzo.

1980-2000tartean iraun bazuen ere, 80. hamarkadaren amaieran eta 90. hamarkadaren hasieran egin zituzten ekintza gogorrenak. Heroinak gogor jotzen zuen garaian, drogaren aurkako "gurutzadak" Euskal Herritar askoren onespena jaso zuen.

Sasoi hartan, ETAk ustezko droga-trafikatzaileak ziren 32 (edo beste iturri batzuen arabera 43) lagun erail[1][2] eta droga saltzen (omen) zen leku askoren aurkako atentatuak egin zituen.

Arrazoiak

ETAk, Polizia Espainiarrei heroinaren sarreraren atzean egotea leporatzen zion, gazte errebeldeenak desmobilizatzeko eta polizia gehiago egotea justifikatzeko, herritarren segurtasun ezari aurre egiteko.

Ikuspuntu hau kontuan hartuta, euskal gazteri iraultzaileena "neutralizatu" edo polizien mandatari bihurtuko zela uste zuten, beraz, droga-trafikatzaileak hil behar ziren eta baita eraso behar ziren droga saltzen edo kontsumitzen ziren tokiak.

Drogaren aurkako ekintzekin ETAk helburu garrantzitsu bat lortu zuenː heroinaren fenomenoak eragindako familien artean babes sozial eta laguntasun handia[3]. Aldi berean, mezu argia bidali nahi zieten militanteei eta jarraitzaileei ENAMek heroinaren inguruan izan behar zuen jarrerari buruz: erabateko gaitzespena, batez ere talde armatuko kideen artean, heroinomano bat arrisku bat baitzen, komandoaren segurtasunean eragina zuelako, eta baita, menpekotasunagatik, burua galtzeko arriskua zuelako ere[4].

Garapena

"Drogaren mafiaren" aurkako ENAMen kanpaina 1980an hasi zen, 'Herri Batasunak euskal herriari egindako salaketa' 1980ko apirilaren 17an Egin egunkarian argitaratu zenean[5]. “Heroinak heriotza dakar lau urtean”. “Gorbatadun gaizkileak” gazteak drogatzen ari zirela salatu zuen “beste kezketatik urruntzeko”. Behin heroina adikzio bilakatutakoan, yonkiak poliziekin kolaboratzeko biktima bikainak zirela zioen oharrean HBk. Hau da, gameluei, ustezko “salatari” izaera eman zitzaien. Antza, Guardia Zibilak trafikatzaileekin tratuak egiten zituen, bi aldeek etekin ekonomikoa lortzen zuten, eta, gainera, poliziek nahi zuten pertsonei buruzko informazio xehe-xehea jasotzen zuten gameluen eskutik. Dokumentuan azaltzen diren argudioak izango dira atentatuen etorkizuneko komunikatuak eraikitzeko oinarria. Apirilaren 27an, ETAk ofizialki ekin zion "drogaren mafiaren" aurkako gerrari, Donostiako El Huerto pubaren leherketarekin[6]. Atentatu hori astebete geroago errebindikatu zuten, HBk defendatutako ideia berberekin, baina hizkera kritikoago eta mehatxagarriagoan[7].

90. hamarkadan kinki klan baten aurka egin zuen beraien kotxeetan auto-bonbak ipiniz[8] eta horietako batzuk erail zituzten. 1994an Jose Antonio Diaz Losada erail zuten. Komunikatu guztietan drogarekin lotu zuten eraildakoa: biktima Estatuko segurtasun indarrentzat lan egiten zuen isil-mandatari eta droga-trafikatzaile bat zen.

2000. urtean Txitxarro diskotekaren aurka atentatu gogor bat egin zuten bertan droga trafikatzen zela argudiatuta. 2001ean Lakuntzan 30 kilo estandarazi zituzten. 2005an Doneztebeko Bordatxo diskotekaren aurka jo zuten, (egindako apurketengatik bota behar izan zuten). Hauek izan ziren ETAk egindako azkenengo ekintzak, eta kasu hauetan ez zuten pertsona bat helburu baizik eta ETAk beraien ustetan droga trafikatzen zuten lekuen aurka egin zuen.

Testuingurua ezberdina izan arren Ipar Irlandan antzeko egoerak bizi izan zituzten IRAk narkotrafikatzaileen aurka egin zituen ekintzekin[9][10].

Polizia Espainiar batzuk trafikatzaileak

Euskal Herrian baita Euskal Herritik kanpo ere oso zabalduta egon zen polizia espainiar gehiena, "goiko" aginduak (CESID esaterako) betearaziz droga-trafikatzaileak zirelaren ustea. Nahiz eta "goiko" aginduei buruzko frogarik ez diren agertu[11] [12] polizia espainiar asko aritu ziren droga trafikatzen [13]. Besteak beste Pepe Rei kazetariak horri buruz idatzi zuen eta "Informe Navajas" txostenean ere honi buruzko hainbat datu agertu ziren[14].

Negu Gorriaken abesti batzuetan[15], Euskadin girotutako filma batzuetan (El pico...), pankartetan... ideia hori nahikoa zabalduta zegoen. Gainera, kontzientzia borrokalarien aurka drogekin eraso egitearen teoria bete-betean egokitzen zen Euskal Herriko inguruabarretara. Ondorioz euskal herritar askoren ustetan Espainiako polizia eta droga elkarrekin bat zihoazten kontzeptuak ziren.

Bestalde, beste ikuspuntu baten arabera, Hego Euskal Herrian droga trafikoa handiagoa zen poliziek ETAren beldur zirelako eta beren burua gehiago babestu behar zutelako eta honen ondorioz ezin izan ziotelako drogaren arazoari ez astirik eskaini ezta ganoraz aurre egin.

Arrazoiak arrazoi eta egoera sinplifikatuz eta orokortuz, ziurtatu daiteke Guardia Zibilak heroina trafikoa Euskal Herrian mugitzen utzi zuela. El Viejo Topo aldizkarian 1981ean idatzitako “Heroinaren kontrairaultza” artikuluan jasotzen denez, 1980an Espainiako estatuan 11.526 kilo heroina harrapatu zituen poliziak. Horietatik %0,2, 26 gramo, Hego Euskal Herrian. Espainia kontutan hartuta inon baino ikusgarriagoa eta hedatuagoa zegoen heroina Hego Euskal Herrian, baina poliziak ez zuen esku hartzen.

Heroina Arrasaten Guardia Zibilak banatzen zuen

Jose Luis Etxebarria "Porru" 1982tik 2012ra bitarteko Arrasateko udaltzainburu, eta frogatu zuen droga Donostiako Intxaurrondoko eta Bilboko La Salveko kuarteletatik eramaten zutela herrira. 80ko hamarraldian frogatu zuelako Guardia Zibila zela herrian heroina banatzen zebilena, garai hartako EAJko alkate Jose Antonio Ardanzak eskatutako ikerketa batean.

1982. urtean hartu zuen udaltzainburu postua, Arrasaten drogaren ondorioz gazte asko hiltzen ari zen garaian, eta 30 urtez jardun zuen lan horretan. Udaltzainburutza hartu berritan jaso zuen Ardanzaren agindua, ikertzeko nondik iristen zen heroina herrira, argitzeko nor zebilen droga trafikoan. Kalez jantzitako udaltzainek jarraipenak egin zizkieten droga banatzen zebiltzaten ibilgailuei, eta bi tokitara iritsi ziren: Guardia Zibilaren bi kuarteletara, Bilboko La Salvekora eta Donostiako Intxaurrondokora.

"Frogatu genuen droga kuarteletatik ekartzen zutela Arrasatera, baina ezerezean geratu zen salaketa, ez zegoelako interes handirik hori jakiteko. Etsigarria zen", azaldu zuen elkarrizketan. Izan ere, epaitegietara jo zuten, baina ez zen nahikoa izan ikerketa bat abiatzeko, auto gehienen matrikulak faltsuak zirelako, eta "oso agerikoa" zelako "ez zegoela borondaterik ikertzeko".

80ko urteetan Arrasateko arazorik handiena drogarena zela iritzi zion, eta Berriari berretsi zion zergatik izan zuen herri horretan bereziki eragin handia: "Ez da kasualitatea Guardia Zibilak Arrasate moduko herri bat hautatzea droga banatzeko: ETAko buruzagiak, izen handiko politikariak, kooperatibak... Bai politikoki, bai sozialki eta bai ekonomikoki, indar handiko herria zen Arrasate. Nahita aukeratu zuten".

Justo Arriola elgoibartarrak 2017an argitaratu zuen Txalapartarekin "A los pies del caballo, narcotráfico, heroina y contrainsurgencia en Euskal Herria" liburua, eta bertan bildu zuen Porruren testigantza, besteren artean[16].

Askagintzaren iritzia

1985ean Argia aldizkarian Askagintzari egindako elkarrizketan, iritzi hau plazaratu zutenː

« KazetariaːDrogaren trafikoa dela eta, poliziaren inplikazioaz aparte, behin baino gehiagotan aipatu izan da beren interesa Euskadin droga sartzeko.

Askagintzaː Interesa esan dezakegu indar politiko eta ekonomikoena izan dela eta poliziak bitartekotzarena egin duela. Trafikoaren «boom»a 78-80 urteetan eman zen. Toki guzietan agertu zen orduan. Gero begiratzen dituzu detentzioen estadistikak eta farregarriak dira. Ez dute inor harrapatu! Harrapatu izan dituztenak dira oso pertsona gutxi eta kontsumitzaileak. Gero pertsona batzuk gehiago atxilotu izan dituzte baina beti berberak. Eta inoiz ez dira pasa erdi-mailako trafikanteetatik gora. Eta izenak askotan agertu dira[17]

 »

Ondorioak

Garai zehatz batzuetan Hego Euskal Herrian droga ilegal batzuk lortzea ia ezinezkoa bihurtu zen ETAren ekintzen ondorioz baina aste edo hilabete zehatz horiek kontutan hartu gabe, droga-trafikatzaileek ez zuten oztopo handirik izan bere salmentekin jarraitzeko.

Bestalde, ETAren jazarpena bizi izan zuten trafikante eta gainerako biktimek heroinarekin zuten (ustezko) harremanak arazo bihurtu ziren alderdi politikoentzat. Besteak beste arlo honetan ETAk zuen laguntasunaren ondorioz, ez zen agintarien erantzunik ezta ekimenik egon.

Drogaren aurkako ekintzak ondo ikusita zeudenez, euskal gizarteak droga-trafikatzaileak edo ustezko droga trafikatzaileak bazter utzi zituen. Atentatuen erdia edo, ekintzaren egileen zigor judizialik gabe geratu da. Drogen ingurukoak omen zirenei buruzko memoria politikari dagokionez, arreta gutxi jaso dute ETAren beste biktimak kontutan hartuta.

Bitxikeriak

Lendakaris muertosen abestia

2006an, Lendakaris muertos musika taldeak "ETA deja alguna diskoteka" abestia egin zuen[18]. Abesti honetan era umoretsu eta kritikoan ETAk droga saltzen (omen) zuten diskoteken aurkako atentatuak gaitzetsi zituen. Kanta honek ospe handia lortu zuen uda hartan.

Letra euskarazː

« ETA BAIǃǃ, ETA EZǃǃ

Diskoteka hau nik eztandaraziko dut.

ETA, diskotekaren bat (eztandarazi gabe) utzi ezazu

Bakalari (musika diskoa gustokoa duenari) bost axola zaio independentzia.

Bakalari bost axola zaio estatu zapaltzailea.

Herriak drogak nahi ditu.

Herriak alkohola nahi du.

Herriak sexua nahi du, dohain bada askoz hobeto.

Horregatik ETA,

diskotekaren bat utzi ezazu.

 »
Lendakaris muertos, 2006

Originala, gaztelaniazː

« ¡¡ETA SÍǃǃ, ¡¡ETA NOǃǃ

Esta diskoteka me la peto yo.

ETA, deja alguna discoteca

Al bakala se la suda la independencia.

Al bakala se la suda el estado opresor.

El pueblo quiere drogas.

El pueblo quiere alcohol.

El pueblo quiere sexo, sin pagar mucho mejor.

Por eso ETA,

deja alguna discoteca.

 »
Lendakaris muertos, 2006

ETA drogatrafikatzailea zenaren salaketa

Garai hartan, bai poliziako buru batzuek, Gobernadore Zibil batzuek zein komunikabide batzuek ETAk drogak trafikatzen zituela esan zuten. Azken bitxikeria hau inork ez zuen ez ontzat hartu ez eta sinistu baina inongo frogarik erakutsi gabe komunikabide batzuetan agertu zen[19][20][21][22].

Erreferentziak

  1. https://www.elmundo.es/espana/2014/09/04/54087574e2704e06188b4584.html
  2. https://es.search.yahoo.com/search?fr=mcafee&type=E210ES91082G0&p=hiztegia+3000
  3. https://www.elnortedecastilla.es/castillayleon/padre-merecia-condena-20180523105300-nt.html
  4. https://elpais.com/diario/1988/06/02/espana/581205615_850215.html
  5. http://www.lwsn.net/file_download/170/Egin_%2817.04.1980%29_Existe_en_Euskadi_una_mafia_de_la_hero_%C3%ADna__sin_que_se_pongan_los_medios_para_erradicarla.pdf
  6. https://elpais.com/diario/1982/08/09/espana/397692006_850215.html
  7. https://elpais.com/diario/1980/05/04/espana/326239222_850215.html
  8. https://elpais.com/diario/1994/08/11/espana/776556014_850215.html
  9. https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?zbilatu=ira+droga+trafikatzaileak&h_u=1990&h_h=12&h_e=06&b_u=2003&b_h=02&b_e=20&bilatu=Bilatu&orridata=19960107&ikusi=023
  10. https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?zbilatu=drogaren+aurkako+ekintza+ira+irlanda&h_u=1990&h_h=12&h_e=06&b_u=2003&b_h=02&b_e=20&bilatu=Bilatu&orridata=19960107&ikusi=022
  11. https://www.elmundo.es/espana/2014/09/04/5407703c22601de53d8b459e.html
  12. https://theconversation.com/eta-y-la-teoria-de-la-conspiracion-de-la-heroina-154542
  13. https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?zbilatu=drogaren+aurkako+ekintza+zuzena&h_u=1990&h_h=12&h_e=06&b_u=2003&b_h=02&b_e=20&bilatu=Bilatu&orridata=20021215&ikusi=040
  14. https://elestado.net/2019/03/07/droga-pais-vasco-informe-navajas/
  15. https://www.youtube.com/watch?v=WsaSh0JQMU4
  16. https://www.argia.eus/albistea/guardia-zibilak-arrasaten-heroina-banatzen-zuela-salatu-zuen-udaltzainburua-hil-da
  17. https://www.argia.eus/argia-astekaria/1058/askagintza-drogaren-aurka-herri-mugimendua-antolatu
  18. https://www.youtube.com/watch?v=uPXykA9Lu-k
  19. https://www.elmundo.es/suplementos/cronica/2010/748/1266102002.html
  20. https://www.clarin.com/ediciones-anteriores/primera-vez-eta-acusada-trafico-drogas_0_Hkib9DP0TFx.html
  21. https://web.archive.org/web/20150701215600/http://noticias.lainformacion.com/espana/entrar-en-eta-era-una-salida-una-forma-de-vivir-bien-sin-hacer-nada_Gp1eTBFPlmByjS5QyjTJX3/
  22. https://www.abc.es/archivo/periodicos/abc-madrid-19801108-13.html
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.