ETA (etxetresna elektrikoak)

ETA Txekiako enpresa eta marka bat da. Konpainia formalki 1943an sortu zen Hlinsken, non 2011ra arte egon zen egoitza, baina marka zaharragoa da izatez. Etxeko etxetresna elektrikoen ekoizpena, salmenta eta konponketa egiten du; adibidez, plantxak, sukaldeak, xurgagailuak, irabiagailuak, ile-lehorgailuak eta beste.[1] 2011az geroztik, ekoizpenaren gehiengoa Asian egiten da, zati txikiagoa Milotice nad Bečvoun- ekoizten delarik.

Artikulu hau Txekiako markari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eta (argipena)».
ETA (etxetresna elektrikoak)
Datuak
Izen ofiziala
ETA a. s.
Motanegozioa eta enpresa
HerrialdeaTxekia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaakciová společnost (en) Itzuli
JabeaHP TRONIC Zlín (en) Itzuli
Historia
Sorrera1943
2008ko uztailaren 31
Facebook: etacz Instagram: etacz Youtube: UC_QShkXR5DyRIqWvUoUGfLA Edit the value on Wikidata

Historia

Markaren izena Elektrotechnické aparáty esalditik eratorria da. Marka hau erabiltzen duen konpainia Vršovicen zegoen enpresa batek XX. mendearen hasieratik eta irratiak, joko-makinak, transformadoreak eta hozkailu elektrikoak ekoizten zituen. 1929an ETA marka obalatuaren forman erregistratu zen. [2] [3] 1939an, Askania konpainia alemaniarrak ETAren akzio gehienak eskuratu zizkion jatorrizko jabeari, Pragako Bukovsky fabrikatzaileari. Ondoren, ETA-Askania sozietate anonimoaren ekoizpena gailu optikoetan zentratu zen, kamerak barne.

1945ean ETA-Askania sozietate anonimoa nazionalizatu eta ekoizpen planta gisa sartu zen Přeroven egoitza zuen Meopta enpresa nazional eratu berrian. Honi ETA markari lotutako eskubideak ere transferitu zitzaizkion. Hala ere, Meoptak ez zuen ETAren marka erabili. Elektragailuen beste enpresa batek lortu zituen marka eskubideak geroago, eta hark ekoiztu zituen etxetresnak aurrerantzean.

Iruditegia

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, txekierazko wikipediako «ETA (firma)» artikulutik itzulia izan da, 2023-07-31 data duen 23018237 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-07-31 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.