ESTIA

Bidarteko ESTIA Ingeniari Eskola (frantsesez ESTIA: École supérieure des technologies industrielles avancées) Bidarten egoitza duen ingeniaritza unibertsitate-eskola da.

ESTIA
Datuak
MotaGrande écolea, erakunde akademikoa eta consular school (en) Itzuli
Jarduera sektoreahigher education (en) Itzuli
HerrialdeaFrantzia
Jarduera
KidetzaConsortium universitaire de publications numériques Couperin eta Groupe ISAE (en) Itzuli
Ikasle-kopurua1.000 (2020)
Agintea
Legezko formaQ112177177 Itzuli
Historia
Sorrera1985
webgune ofiziala
Facebook: ingenieurs.estia Twitter: EstiaOfficiel Instagram: estia_officiel LinkedIn: estia Youtube: UCliQgMNtoSByAFhVOELeL3w Edit the value on Wikidata
ESTIA eskola

Historia

Estia eskola

1985ean Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbarak IDLS Eskola (Institut du logiciel et des systèmes) sortu zuen. 1995ean, Izarbel teknogunean instalatu zen Bidarten, Eskola Nagusien Batzarrean sartu eta ingeniaritza titulua emateko eskubidea lortu zuen, izen berri bat hartuz: ESTIA (École supérieure des technologies industrielles avancées).[1] Lapurdin bertan goi mailako ikastegi bat sortzea Ipar Euskal Herritik Parisera lan bila joateko zegoen jario etengabea mozteko ekinbide bat izan zen. Hamar urtetan Antolaketa eta Informatika industrialean mila tituludun atera zituen.

Klaseak eleaniztunak dira, irakasgai gehienak frantsesez emanak dira baina titulazio bikoitzeko hitzarmenen bidez, adibidez EHUren Ingeniaritza Eskolekin harremanetan diren titulazioetan, gaztelaniaz eta ingelesez ematen dira. Halaber Cranfield, Wolverhampton eta Salfordeko Unibertsitateen irakasleek ingelesez egiten dituzte klaseak.

ESTIAn 2019an 900 ikasle aritzen dira, eta Izarbel polo teknologikoan guztira beste 1100 langile baino gehiagok lan egiten dute. 2021erako, 1000 ikasle aterpetu beharko lituzkeela aurreikusita 3. bastizaren beharra bazen eta lehen harria pausatu berri dute.[2] Ikasleen jatorria askotarikoa da, ikasle euskaldunak %10 bat dira.

Enpresen kudeaketa-ereduak aztergai

Jean Michel Larrasket ingeniaria Ikertzaile moduan kudeaketa-zientziaz lan egin zuen, IKAS ikerketa taldean eskolan. Aztergaien artean kudeaketa askea eta ekonomia zirkularra lantzen du talde horrek, beti ere ekintza kolektibo eta konplexuak bideratu ahal izateko antolaketa kolaboratzaileen ikuspuntutik.[3][4]

Energia aztergai

Lantzen duten aztergaien artean energiarena dago. 2016an Energia eta sare elektrikoak Euskal Herriko ikuspegitik jardunaldia antolatu zuten ingeniaritza-eskola honetan. Antolatzaileetako bat Haritza Kanblong izan zen, ESTIAko eta UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakaslea dena.[5]

Berrikuntzaren 24 Orduak

ESTIA Ingeniari Eskolak antolatuta,2019ko martxoan mugaz gaindiko ‘Berrikuntzaren 24 Orduak’ izeneko lankidetza-ekimena antolatu zen Ficoba erakustazokan. Ikasleen eta unibertsitate zein enpresa munduko eragileen artean 4.0 industriaren testuinguruan enpresek proposatutako proiektuak landu zituzten 400 bat ikaslek taldetan banatuta.[6]

Erreferentziak

  1. VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari. «Ramuntxo Kanblong. Euskaltzalea: Unibertsitateak asko lagun lezake Ipar Euskal Herriko garapena» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  2. Arotzarena, Kriztof. (2018-10-09). «Bidarteko ESTIA ingeniadore eskola,2021erako, 1000 ikasle aterbetu behar lituzke» euskalirratiak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  3. (Frantsesez) MEDIABASK. (2018-03-19). «Jean-Michel Larrasquet s’est éteint» mediabask.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
  4. Arbelbide Lete, Nora. (2018-03-20). «Goi mailaren alde» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  5. «Energia eta sare elektrikoak Euskal Herriko ikuspegitik :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  6. Dascon, Juhane. (2019-03-15). «'Mugaz gaindiko ikasleak eta enpresak harremanetan jartzeko balio du'» www.eitb.eus, Mezulari (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).

Ikus gainera

Kanpo estekak

Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.