Endesa
Endesa konpainia elektriko espainiarra da. 1944ean sortu zuen Espainiako estatuak, hasieran Empresa Nacional de Electricidad, S.A. izena izan zuelarik.
Endesa | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Endesa, S.A. |
Mota | enpresa, kapital irekiko enpresa eta electric utility (en) |
Jarduera sektorea | energiaren banaketa |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Honen parte | Ibex 35 |
Enplegatuak | 1.244 |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | sozietate anonimoa |
Jabea | Enel |
Balore-burtsa | OTC Markets Group (en) |
Historia | |
Sorrera | 1944 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Historia
Elektrizitatea ekoizteko bere lehen zentrala, Ponferradako herrian eraiki zuen, energia hidraulikoa baliatzeko. Ondoren, Endesa, energia iturri berriak erabiltzen hasi zen, energia termikoa, eta azkenik energia nuklearra. Espainiako konpainia elektrikoetatik, elektrizitatea sortzeko ikatz gehien erabiltzen duen enpresa da.
1988ean Espainiako gobernuan PSOE alderdia zegoela, Endesa pribatizatzeko prozesua hasi zen. Enpresaren tamaina handia dela eta, prozesu horrek hamar urte baino gehiago behar izan zituen burutzeko. Estatuaren jabetzako azken akzioen salmenta 1998ean egin zen. Estatuak akziorik izan ez arren, 2006ra arte Espainiako gobernuak "golden share" izenekoaren bitartez, Endesa erosteko edozein saiakera oztopatzeko ahalmena izan zuen.
1990eko hamarkadan zehar Endesa hegoamerikako merkatuetara zabaldu zen, gaur egun, hainbat herrialdetan eskaintzen du zerbitzua, batez ere Txilen. Horrez gain, 1998ko azaroan bere eskumendekoak ziren Sevillana de Electricidad eta Fuerzas Electricas de Cataluña enpresak integratu zituen.
Gas Natural eta E.On Endesa erosi nahiean
2005eko irailaren 5ean Gas Naturalek Endesa erosteko eskaintza aurkeztu zuen, enpresaren akzio bakoitzeko 21,3 euro ordainduko zuela esanez. Endesak eskaintza hori ezeztatu, eta bere presidente den Manuel Pizarrok, enpresa askoz gehiago balio zuela esan zuen. Horrez gain, Endesa erosteko eskaintza horren atzean, Kataluniako nazionalismoaren asmoak zeudela salatu zuen Alderdi Popularrak.
2006ko otsailaren 21ean, Endesak beste erosketa eskaintza bat jaso zuen, oraingoan E.On konpainia elektriko alemanak aurkeztua. Eskaintza hau, Endesako akzio bakoitzarengatik 27 euro ordaintzen zituen, eta Endesako presidentearekin onespenarekin aurkeztu zen. Ondoren, Endesako buruek auzitegietara jo zuten Gas Naturalen eskaintza eteteko.
Acciona Endesako akziodun
2006ko irailaren 25ean, aurretik zegoen nahastea gehiago korapilatu zuen Endesaren akzioen %10 erosi eta gero. Ondoren, partaidetza hori handituz joan da, gaur egungo %20ra ailegatuz. Gaur egun, Acciona Endesako akziodun nagusia da, Caja Madriden aurretik. Accionak gainera irabazi handiak lortuko ditu Endesako dibidendu eta etekinen bitartez.
Ondoren, Endesaren akzioak 35 euro ingurura igo ziren, eta enpresaren jabe nor egingo zen ez zegoen argi.
Ikus, gainera
- Espainiako burtsako baloreen zerrenda
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Endesaren webgunea