EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Zientzia eta Teknologia Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitateko zentroa da eta Bizkaiko campusean dago, Leioa-Erandioko gunean. 1968. urtean hasi zuen bere ibilbidea Zientzia Fakultatea izenarekin, Justo Mañas Díaz Doktorea Irakaslearen eskutik. Hasiera batean, garai bateko Nautika Eskolan kokatuta zegoen, Deustuko zubiaren ondoan. Eta 1971-72 ikasturte hasieran, bere gaur egungo kokalekura, Leioa-Erandioko gunera, eraman zen.

EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Datuak
Motafakultatea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteEuskal Herriko Unibertsitatea
Agintea
ZuzendariaFernando Plazaola Muguruza
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1971
webgune ofiziala

2019ko urtean zehar, ikastegiaren 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu zituen EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak.[1]

Fakultatea aitzindaria izan zen 1970eko hamarkadan euskara zientifikotzen eta zientzia euskaratzen. 50 urteko historian funtsezko urratsak eta ekimenak abiatu dira bertatik.[2][3]

Titulazioak

2018-2019 ikasturtean, bederatzi gradu eta gradu bikoitz bat eskaini ditu EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak:

Dekanoak

Sortu zenetik, hamar Dekano izan ditu EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak:

  1. Justo Mañas Díaz (1968-1973)
  2. Mariano Mellado Rodríguez (1973-1976)
  3. Antonio Bernalte Miralles (1976-1979)
  4. José María Amigó Descarrega (1979-1981)
  5. José Antonio Madariaga Zamacona (1981-1988)
  6. Leonardo Lorente Fernández (1988-1994)
  7. Mauel J. Tello León (1994-2000)
  8. Juan Ramón González Velasco (2000-2007)
  9. Esther Domínguez Pédrez (2007-2018)
  10. Fernando Plazaola Muguruza (2018-...)

Erreferentziak

  1. «EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateak 50 urte bete ditu» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  2. Campusa. (2020). «‘Amets bikoitza: Euskara zientifikotzea eta zientzia euskaratzea’ liburua argitaratu da» UPV/EHU (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
  3. Iturbe Barrenetxea, Jacinto; Txurruka Argarate, Jesus Mari. (2020). Amets bikoitza. Euskara zientifikotzea eta zientzia euskaratzea. Zientzia eta Teknologia Fakultatearen historia euskalduna. UPV/EHU arg ISBN 978-84-1319-251-2. (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).

Ikus gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.