EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitateko zentroa da. Bizkaiko eta Arabako campusetan dago kokatuta. 2016. urtean sortu zen, Lan Harremanen Unibertsitate Eskola eta Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskola elkartu zirenean. [1]

Eratzea, historia

Lan Harremanetako Unibertsitate Eskola 1989ko abenduan sortu zen eta Bizkaiko campusean kokaturik zegoen, lehen urtean Bilbon eta geroztik Leioan.

Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskola beti Gasteizen egon da eta Gizarte Laguntzaileen Eskolan ditu oinarriak. Eskola hori 1964ko martxoaren 25ean ireki zen Gasteizko Gotzaidetzaren laguntzarekin, eta Gasteizko Aurrezki Kutxaren Gizarte Lanaren barruan zegoen. Gero 1994 urtean UPV/EHUko Arabako Campusean sartu zen, nahiz eta 1984 urtetik UPV/EHUko atxikitako ikastegi moduan agertu.[2]

Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua Leioan ematen da eta Gizarte Langintzako Gradua, Gasteizen.

Titulazioak

Fakultateak hiru gradu eskaintzen ditu:

  • Gizarte Langintzako Gradua
  • Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua
  • Negozioen Kudeaketako eta Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradu Bikoitza

Erreferentziak

  1. «Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea» Lan Harreman Gizarte Langintza Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  2. (Gaztelaniaz) Rejado Corcuera, Montse. (2013). Inicios y consolidación del Trabajo Social en Álava. Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskola ISBN 978-84-695-7851-3..

Ikus gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.