Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua
Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua edo EHGAM, Euskal Herriko gay eta lesbianen mugimendua da.
EHGAM | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua |
Izen laburra | EHGAM |
Mota | LGBTQ+ rights organization (en) |
Herrialdea | Euskal Herria |
Prentsa-organoa | Gay Hotsa |
Gazteria | Gaztehgam |
Historia | |
Sorrera | 1977 |
www.ehgam.eus |
EHGAM-ek mugimendu pluralista, autonomo eta iraultzailetzat du bere burua. Euskal Herri osoa dauka jardueragune, tokian tokiko errealitate sozialera egokituz.[1]
Sorrera
1977ko urtarrilean sortu bazen ere, 1983ko otsailaren 27ra arte ez zuten legeztatu. Euskal Herriko LGBT lehen elkartea izan zen,[2] eta gaur egun lanean dirau.
Antonio Kintana eta Imanol Alvarez izan ziren sortzaile nagusiak.
Helburuak
Homosexualitatearen askapena du helburu, eta sexu askapenaren prozesu orokorrean kokatzen da.[3]
Helburu nagusiak ondorengoak dira:[4]
- Desio homosexualaren askapena, sexu askapen osoaren barnean.
- Desio homosexuala gizakiaren sexualitate orokorraren eta desioaren osagarritzat jotzea.
- “Homosexual” eta “heterosexual” maila ideologikoak gainditzea, zeren haiek mantentzea homosexualitatearen zapalketari loturik baitoa; eta egun nagusi den araua ezabatzea, arau horrek “rol” bipolar eta osagarriak (ar/eme, maskulino/femenino, aktibo/pasibo, menderatzaile/menderatu) ezartzen baititu giza harremanen arloan.
- Ghetto homosexuala ez da norbanakoaren errealizaziorako gune egokiena, ez eremu afektiboan, ezta sexualean edo erlazioetakoan ere, esparru murriztu eta komertziala baizik. Izan ere, desio homosexualaren bizipena esparru horretara mugatzen saiatu da urteetan politika ofiziala, eta neurri handian horretan dirau oraindik ere.
Kide historikoak
- Antonio Kintana
- Imanol Alvarez
- Mikel Martin Conde
- Xanti Vicente Altxu
Erreferentziak
- «Nortzuk gara – Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua» ehgam.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1983-02-28). «El Movimiento de Liberación Homosexual del País Vasco, legalizado por Interior» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-06-05).
- «Nortzuk gara – Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua» ehgam.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-05).
- «Helburu orokorrak – Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua» ehgam.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- López Romo, Raúl.. (2008). Del gueto a la calle : el movimiento gay y lesbiano en el País Vasco y Navarra, 1975-1983. Tercera Prensa ISBN 978-84-96993-01-3. PMC 433516262. (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.