Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, EHAA, (gaztelaniaz Boletín Oficial del País Vasco, BOPV) Euskal Autonomia Erkidegoko aldizkari ofiziala da, zeinetan argitara ematen baitira argitalpen ofiziala behar duten dokumentuak, betiere, legediaren arabera. EHAA zerbitzu publiko unibertsala eta doakoa da, eta argitaratzen dituen agiriei dagokienez bermatu egiten du herritarrek bilatu, kontsultatu, artxibatu eta inprimatzeko duten eskubidea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
Jatorria
IzenburuaBoletín Oficial del País Vasco eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ekoizpen lekuaGasteiz
ArgitaletxeaEusko Jaurlaritza
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania eta euskara
euskadi.eus…

EHAA urteko egun guztietan argitaratzen da, salbu eta larunbatetan, igandeetan eta Gasteizko udalerriko egun baliogabeetan.

2009ko urtarrilaren 1etik aurrera elektronikoki bakarrik eskura daiteke eta ez da gehiago paperean argitaratzen.

Ikus, gainera

  • Aldizkari ofizial

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.