EAJ–EA
Euzko Alderdi Jeltzalea–Eusko Alkartasuna (EAJ–EA) koalizioa 1999 eta 2006 bitartean indarrean egon zen Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) eta Eusko Alkartasunaren (EA) arteko aliantza izan zen. Koalizioa indarrean egon zen Eusko Legebiltzarrerako zein Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, baita udal zein foru-hauteskundeetan ere, ez ordea hauteskunde orokorretan. Era berean, 1999ko Europako Parlamenturako hauteskundeetara ere bi alderdiak elkarrekin aurkeztu ziren. Izen ofiziala Euzko Alderdi Jeltzalea/Partido Nacionalista Vasco–Eusko Alkartasuna zuen (EAJ/PNV–EA) EAEn, Nafarroan aldiz Eusko Alkartasuna–Euzko Alderdi Jeltzalea/Partido Nacionalista Vasco (EA–EAJ/PNV). Ildo horri jarraituz, EAJ–EA izena hartzen zuen EAJ indartsuagoa zen lekuetan, eta EA–EAJ izena EA indartsuagoa zen lekuetan. Zenbait udaletan, bereziki herri txikietan, alderdi bakoitza bere aldetik aurkeztu ohi zen.
EAJ–EA Euzko Alderdi Jeltzalea–Eusko Alkartasuna | |
---|---|
Datuak | |
Mota | koalizio politikoa |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | euskal abertzaletasuna, ororen alderdia, sozialdemokrazia, zentrismoa |
Kide kopurua | Euzko Alderdi Jeltzalea Eusko Alkartasuna |
Historia | |
Sorrera | 1999ko martxoaren 13a |
Desagerpena | 2006ko abuztuaren 31 |
Koloreak |
Osaketa
Alderdia | |
---|---|
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | |
Eusko Alkartasuna (EA) |
Historia
1986an EAJren zatiketa gertatu zen, eta Carlos Garaikoetxea lehendakariak EA alderdia sortu zuen. 1991n bi alderdiek gobernu-ituna sinatu zuten Eusko Jaurlaritzarako, baina Ardanza lehendakariak EA gobernutik bota zuen ezker abertzalearengana hurbiltzea egotzita. 1994 eta 1998an bi alderdiek berriz ere gobernua partekatu zuten, baina 1998ko hauteskundeetan biek eserlekuak galdu zituzten PPren, EHren eta PSEren mesedetan.
Egoera horretan, 1999ko martxoaren 13an EAJ eta EAk 1999ko udal eta foru hauteskundeetara, tartean Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetara, zerrenda bateratuak aurkezteko akordioa sinatu zuten Bilboko Carlton hotelean. Xabier Arzalluz EAJren EBBko lehendakariak eta Carlos Garaikoetxea EAko lehendakariak lau urtetarako lankidetza-ituna sinatu zuten, Hego Euskal Herriko "mapa politikoa aldatzeko" helburuarekin, bake prozesuan sakontzeko asmoz.[1] 1999ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan ere bi alderdiak hautagaitza berean aurkeztu ziren, "Koalizio Nazionalista - Herrien Europa" koalizioan, ERC eta Unió Mallorquina alderdiekin batera.
1999ko udal eta foru-hauteskundeetan ez zituzten esperotako emaitzak lortu, eta alkatetza batzuk berreskuratu arren orotara ordezkari-kopuruan behera egin zuten. Europako hauteskundeetan aldiz Koalizio Nazionalista - Herrien Europa hautagaitzak 2 eserleku eskuratu zituen eta lehen indarra izan zen EAEn. Nafarroako Parlamentuan, aldiz, eserleku bat gehiago eskuratu zuten.
2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bi alderdiek 1998an lortutako emaitzak nabarmen hobetu zituzten, 600.000 botoko langa gainditu baitzuten, hautagaitza abertzale batek inoiz lortutako emaitza onena, eta 33 eserlekurekin Juan José Ibarretxe lehendakaritzan mantendu zuten. 2005eko hauteskundeetan lau eserleku galdu zituzten, baina hala ere koalizioa lehen indarra izan zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara zerrenda bateratuak aurkeztu arren, gerora alderdi bakoitzak bere legebiltzar taldea osatzen zuen.
2007ko udal eta foru-hauteskundeen aurretik EAren zuzendaritzak koalizioa desegiteko erabakia hartu zuen, 2006ko abuztuaren 31n egindako bozketan.[2][3]
Hauteskundeetako emaitzak
Eusko Legebiltzarra
Data | Botoak | Aulkiak | Egoera | Postua | Hautagaia | Oharrak | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
# | % | ±ep | # | ± | |||||
2001 | 604,222 | %42.72 | +6.02 | 33 / 75 |
6 | Gobernua | 1.a | Juan José Ibarretxe | EAJrentzat 26 eserleku, EArentzat 7 |
2005 | 468,117 | %38.67 | -4.05 | 29 / 75 |
4 | Gobernua | 1.a | Juan José Ibarretxe | EAJrentzat 22 eserleku, EArentzat 7 |
Nafarroako Parlamentua
Data | Botoak | Aulkiak | Egoera | Postua | Hautagaia | Oharrak | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
# | % | ±ep | # | ± | |||||
1999 | 16,512 | %5.44 | -0.11 | 3 / 50 |
1 | Oposizioa | 6.a | Begoña Errazti | 3 eserlekuak EArentzat |
2003 | 22,824 | %7.61 | +2.17 | 4 / 50 |
1 | Oposizioa | 6.a | Begoña Errazti | EArentzat 3 eserleku, EAJrentzat 1 |
Udal hauteskundeak (EAEko emaitzak)
Data | Botoak | Zinegotziak | Postua | Oharrak | |
---|---|---|---|---|---|
# | % | # | |||
1999 | 264,647 | %23.09 | 378 / 2.540 |
1.a | Horretaz gain, banaturik aurkeztutako herrietanː
|
2003 | 398,204 | %35.58 | 875 / 2.566 |
1.a | Horretaz gain, banaturik aurkeztutako herrietanː
|
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1999-03-14). «PNV y EA sellan un pacto electoral para frenar al PP en el País Vasco» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
- (Gaztelaniaz) «PNV-EA: Termina una coalición de siete años» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
- (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2006-09-01). «EA rompe su coalición electoral con el PNV y acudirá sola a las municipales» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).