E. P. Thompson
Edward Palmer Thompson (Oxford, 1924ko otsailaren 3a - 1993ko abuztuaren 28a) britainiar historialari eta idazlea izan zen.
E. P. Thompson | |
---|---|
(1980) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oxford, 1924ko otsailaren 3a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Worcester, 1993ko abuztuaren 28a (69 urte) |
Familia | |
Aita | Edward John Thompson |
Ezkontidea(k) | Dorothy Thompson (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Corpus Christi College (en) Dragon School (en) Kingswood School (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Eric J. Evans (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, Aro Modernoko historialaria, historialaria, eleberrigilea, kazetaria, biografoa, labor historian (en) eta bakearen aldeko aktibista |
Enplegatzailea(k) | Pittsburgheko Unibertsitatea Warwickeko Unibertsitatea Leedsko Unibertsitatea (1948 - 1965) |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Oxfordeko Unibertsitateko irakasle izan zen. 1942an Britainia Handiko Alderdi Komunistako kide egin zen, baina 1956ko Hungariako Iraultza Sobietar Batasunak zapaldu zuenean, alderdia utzi zuen.
Bere lehen obra, William Morris margolariaren biografia, urtebete lehenago agertu zen: William Morris: romantic to revolutionary (1957, William Morris. erromantikotik iraultzailera). Aitzindari izan zen langile munduaren antropologia-azterketan, eta langileriaren sorrerari buruzko oinarrizko lan bat idatzi zuen: The making of the english working class (1963, Ingalaterrako langile klasearen sorrera). Garai hartan Erresuma Batuko Alderdi Laboristako kide zen, alderdiko ezker hegaleko kide. Bere lanen ardatz nagusiak herri kultura, klase kontzientzia eta pentsamendu marxistaz egiten duen interpretazioa dira. 1980tik aurrera arma eta energia nuklearraren aurkako higikundeetan parte hartu zuen eta gai horri buruzko zenbait liburu idatzi zituen: Zero option (1982). Hainbat eta hainbat artikulu idatzi zituen, eta 1998an eleberri bat, The Sykaos papers.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.