Edward Osborne Wilson

Edward Osborne Wilson (Birmingham, Alabama, 1929ko ekainaren 10a - Burlington, Massachusetts, 2021ko abenduaren 26a), Estatu Batuetako biologo, entomologo eta mundu mailako ospeko mirmekologoa izan zen. Wilson irakaslea munduko biologorik garrantzitsuena zegoen kontsideratuta.[1][2][3] "Darwin berria" edo "XXI mendeko Darwin" ezizenak jarri zitzaizkion sarritan.[4][5][6] Soziobiologiaren eta XXI. mendean garatu den biodibertsitatearen arlo zientifikoen sortzailea ere izan zen.[7][8] Inurrien ikerketan zegoen espezializatua eta arlo honen munduko autoritate nagusia zen.[9][10]

Edward Osborne Wilson

(2003)
Bizitza
JaiotzaBirmingham, 1929ko ekainaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBrunswick Berria eta Burlington (Massachusetts), 2021eko abenduaren 26a (92 urte)
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea Doktoretza : biologia
University of Alabama (en) Itzuli 1950) Zientziatan graduatua, Master of Science (en) Itzuli : biologia
Tesi zuzendariaFrank M. Carpenter (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Daniel Simberloff (en) Itzuli
Donald J. Farish (en) Itzuli
Corrie Moreau (en) Itzuli
William H. Bossert (en) Itzuli
Choe Jae-chun (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakentomologoa, sociobiologist (en) Itzuli, eleberrigilea, etologoa, autobiografialaria, naturalista, evolutionary biologist (en) Itzuli, zientzia idazlea, biologoa, unibertsitateko irakaslea, zoologoa, ekologoa eta myrmecologist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakWilliam Morton Wheeler (en) Itzuli
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Linzeen Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Londresko Linneoren Elkartea
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Ecological Society of America (en) Itzuli
Royal Society

TED: e_o_wilson Musicbrainz: 43ecf549-943f-4022-915a-f4ba047e390c Edit the value on Wikidata

Wilson Estatu Batuetako Alabama estatuan jaio zen eta Harvard Unibertsitatean lortu zuen bere doktoregoa. Geroztik unibertsitate honetan aritu zen irakasle eta ikertzaile gisa 1996an erretiroa hartu zuen arte. Bere ibilbidean zehar teoria garrantzitsuak garatu zituen eta biodibertsitatean eta ekologian ekarpen handiak egin zituen. 30 liburu baino gehiago idatzi eta 430 artikulu zientifiko baino gehiago publikatu zituen Nature edo Science bezelako aldizkari arrakastatsu eta prestigiotsuetan. Hoietako hainbat historia osoan izan diren artikulu aipatuenen artean daude.[11]

Nobel sariak banatzen dituen Suediako Akademia Errealak Crafoord Saria eman zion, Nobel sariak jasotzen ez dituen arloak (biologia, matematikak, astronomia etb.) biltzeko sortutako saria. Wilsonek mundu osoko eta prestigio handiko beste 150 sari eta domina baino gehiago jaso zituen, horien artean Estatu Batuetako Zientzia Domina Nazionala, bi Pulitzer literatura sari (historia osoan soilik beste pertsona batek eskuratu ditu bi Pulitzer sari ez-fikzio mailan), Biologiako Sari Internazionala, Tyler Saria, Benjamin Franklin saria, Nierenberg Saria, TED saria, BBVA-ren Ezagutzaren Muga Saria, Kew-ren Nazioarteko Domina, etb.[12]

Horretaz gain; New York Times-en arrakastako autorea izan da, historia osoan egon den 100 zientifiko garrantzitsuenen zerrendan hautatua izan da, 40 ohorezko doktoretza jaso zituen, mundu osoan ospetsuak diren 30 erakunde eta akademia baino gehiagoko ohorezko kidea izan zen, mundu osoko 100 unibertsitate eta erakundetan baino gehiagotan irakurketak eta hitzaldiak ematera gonbidatu zuten, bi ornodun espezie zientifikoki izendatu dira bere omenez, baita 21 inurri espezie ere.[13][14]

Hil arte, Wilson munduko ekologo eta eboluzioaren teorikorik aipatuena izan zen, 250 mila aipamen baino gehiagorekin, Webometrics[15] eta bere Google Scholar[16] profil ofizialaren arabera.

Wilson doktorearen ekarpen paregabeak ekologia, sistematika, kontserbazio eta portaeraren biologia, biogeografia eta filosofia etikoaren alorretara hedatzen dira. Ekologiaren oinarrizko ikerketaren eta aplikazio handienen oinarri diren rK hautaketaren eta uharteko biodibertsitatearen kontzeptuak Wilsonek proposatu zituen Princeton Unibertsitateko Robert McArthur zenarekin. Aurreneko kontzeptua funtsezkoa da biologia ebolutiboan, eta bigarrena, berriz, kontserbazioari eta biodibertsitateari buruzko lan guztien oinarria da. Wilson irakaslearen ekarpen orokorrak asmo handiko saiakera bat suposatzen du; kontzeptu-esparru bakar baten barruan jakintza-arlo desberdinak biltzea, natur zientzietatik gizarte zientzietara, eta humanitateetatik arteetara.

Biodibertsitatea, biofilia edo soziobiologia bezalako terminoen sortzailea, Wilson doktoreak The Encyclopedia of Life (EOL) ekimena jarri zuen abian, zientziak ezagutzen dituen 1,9 milioi espezieei buruzko informazioa jasotzen duen datu-base globala sortzeko helburuarekin. Gaur egun, ezagunak diren espezie ia guztiei buruzko informazioa biltzen du plataformak. Organismoaren ezaugarriei, neurriei, elkarreraginei eta bestelako datuei buruzko biltegi digital ireki eta bilakor honek nazioarteko 300 bazkide baino gehiago ditu mundu osoko erabiltzaileek Lurraren bizitzaren ezagutzarako sarbidea izan dezaten. Bere aldetik, Wilson doktoreak 420 inurri espezie berri baino gehiago aurkitu eta deskribatu zituen.[17]

Ibilbidea

1956tik 1996ra, Wilson Harvardeko fakultatean aritu zen. Inurrien taxonomo gisa hasi zen eta beraien mikroeboluzioa ulertzen lan egin zuen. "Ziklo taxonomikoaren" teoria garatu zuen.[18]

1955ean doktoretza amaitu eta gero, soilik 26 urteko adinarekin, Wilson bere lehenengo doktorego lan zuzentzeak egiten hasi zen. William Bossert matematikariarekin lankidetzan aritu zen eta feromonen bidez inurrien komunikazioaren izaera kimikoa aurkitu zuen. 1960ko hamarkadan Robert MacArthur matematikari eta ekologo handiarekin lankidetzan aritu zen espezieen orekaren teoria garatzen. 1970eko hamarkadan, berak eta Daniel S. Simberloff-ek teoria hori Florida Keys-eko manglare uharte txikietan probatu zuten. Intsektu espezie guztiak desagerrarazi zituzten eta espezie berrien birpopulazioa ikusi zuten. Wilson eta MacArthur-en "The Theory of Island Biogeography" liburua testu ekologiko arrakastatsua eta klasikoa bihurtu zen.[19]

Aldi berean, 1950eko eta 1960ko hamarkada hauetan, Wilsonek funtsezko eginkizuna izan zuen ekologia kimikoaren eremu berria garatzeko. Hainbat kolaboratzailerekin batera inurri feromonen hizkuntzaren zati handi bat landu zuen, eta Harvard Unibertsitateko William H. Bossert-ekin komunikazio kimikoaren propietateen lehen teoria orokorra sortu zuen. Landare eta mikroorganismo guztiak, baita animalien gehiengoa ere, seinale kimikoen bidez komunikatzen direnez, lan honen garrantzia izugarria izan da.[18]

1971an, "The Insect Societies" liburua argitaratu zuen inurri, erle, liztor eta termitak bezalako intsektu sozialen biologiari buruzkoa. 1973an, Wilson "Intsektuen komisarioa" izendatu zuten Zoologia Konparatuaren Museoan. 1975ean, "Sociobiology: The New Synthesis" liburua argitaratu zuen, intsektuen portaeraren inguruko teoriak ornodunei eta, azken kapituluan, gizakiei aplikatuz. Lan hau Animalien Portaerarako Nazioarteko Elkartearen ofizialei eta kideei egindako inkesta batean, historia osoko animalien jokabideari buruzko libururik garrantzitsuena bezala sailkatu zen, eta gaur egun soziobiologiaren eta haren ondorengo psikologia ebolutiboaren fundazio testutzat hartzen da.[19] 1978an "On Human Nature" argitaratu zuen, biologiak giza kulturaren bilakaeran izan zuen rola jorratuz. Liburu honi esker bere lehen Pulitzer saria eskuratu zuen.[19]

Wilson entzuleei eskertzen die bere omenez izendatutako Biofilia Zentroa, Walton konderrian, Floridan.

1981ean, Charles Lumsdenekin kolaboratu ondoren, "Genes, Mind and Culture", gene eta kulturen arteko eboluzioaren teoria argitaratu zuen. 1990ean zientziaren historia osoaren maisulan handienetako bat kontsideratzen den "The Ants" liburua argitaratu zuen, Bert Hölldoblerrekin batera idatzia. Honekin bere bigarren Pulitzer saria irabazi zuen.[18]

1990ean, Stefan Cover eta John Tobin-ekin batera, Peruko Puerto Maldonado hiritik gertu dagoen hektarea bat baino gutxiagoko lursail batean, toki bakarrean aurkitutako inurri kopuru handienaren errekorra ezarri zuen, guztira 275 espezie aurkituta. Handik gertu, Tambopata Erreserba Nazionalean, zuhaitz bakar batean Wilsonek 26 generotako 43 inurri espezie identifikatu zituen, Britainia Handiko uharte guztietan orduan ezagutzen ziren inurri kopurua baino zenbaki handiagoa, eta horrek ekosistema neotropikaletan dagoen aniztasun ekologiko izugarria ulertzeko asko lagundu zuen.[20]

Hamarkada horretan "The Diversity of Life" (1992), "Naturalist" (1994) eta "Consilience: The Unity of Knowledge" (1998) lan handiak argitaratu zituen.[19]

Erretiroa eta biodibertsitatea zaintzeko konpromisoa

1996an, Wilsonek Harvardeko Unibertsitatetik erretiratu zen ofizialki. Geroztik, han jarraitu zuen irakasle emeritu eta entomologiako ohorezko komisario kargua betetzen eta beste liburu garrantzitsu asko idatzi zituen.[19]

1970eko hamarkadaren amaieratik 2021an hil zen arte, Wilsonek mundu mailako biodibertsitatearen kontserbazioan jardun zuen, ikerketan lagundu eta sustatuz. 1984an Biophilia argitaratu zuen, gizateriak ingurune naturalarekiko duen erakarpenaren oinarri ebolutibo eta psikologikoa aztertzen zuen lana. Lan honek biofilia hitza popularizatuzuen, eta horrek eragina izan du kontserbazio-etikaren forma modernoan. 1988an Wilsonek BioDiversity liburukia editatu zuen, gaiari buruzko AEBetako lehen konferentzia nazionalaren aktetan oinarrituta, eta biodibertsitate terminoa ere sartu zuen hizkuntzan. Lan honek eragin handia izan zuen biodibertsitatearen azterketen eremu modernoa sortzeko.[19]

2011an, Mozambikeko Gorongosa Parke Nazionaleko erreserba basatira eta Ozeano Bareko hego-mendebaldeko Vanuatu eta Kaledonia Berriko artxipelagoetara zuzendu zituen espedizio zientifikoak. Wilson Amerikako Historia Naturalaren Museoa, Conservation International, The Nature Conservancy eta World Wildlife Fund bezalako erakundeen kontseiluetan parte hartu izan du, eta New Yorkeko Lorategi Botanikoko, Columbiako Unibertsitateko Earth Instituteko eta Columbiako Unibertsitateko Lurra Institutuko aholkulari garrantzitsu bat izan da, besteak beste.

Wilson bere egunen amaiera arte Lexingtonen (Massachusetts) bizi izan zen, bere emazte Irenerekin.[2]

Uharteko biogeografiaren teoria

Ekologiako lan garrantzitsuenetako bat (Robert May ekologo entzutetsuaren hitzetan, "ekologian argitaratutako obrarik garrantzitsuena"), RH MacArthur eta EO Wilson-en (1967) The Theory of Island Biogeography-k uharte edo biotopo isolatu batean espezieen banaketari buruzko teoria berri bat azaltzen du.[21] Egileen arabera, dauden espezieen kopurua espezie etorkinen eta kolonizatzaileen eta bertako espezieen arteko oreka dinamiko baten ondorioa da, uhartearen azaleraren araberakoa. Kume asko sortzen dituzten eta haien zaintzan gutxi inbertitzen duten animaliak (r-estrategak) eta kume gutxiago sortzen dituztenak baina bizitzako lehen urteetan zaintzen dituztenak (K-estrategak) bereizten zituzten, ingurunearen egonkortasunaren arabera.

Ideia Wilsonek eta bere orduko ikasle zen Daniel Simberloffek (gaur egun Tennesseeko Unibertsitateko irakaslea) probatu zuten Florida Keys-eko mangladi uharte txikietan egindako esperimentu batean. Lanak ekologia modernoaren oinarriak ezarri zituen, laku, baso eta beste habitatetako aniztasun biologikoari buruzko iragarpenak egiteko eta kontserbazio-biologiarako erabil baitaiteke habitat jakin batean zenbat desagertze gerta daitezkeen aurreikusteko aukera ematen baitu. Stuart Pimm Duke Unibertsitateko kontserbazio-biologoak "kontserbazioaren biologiaren oinarrizko printzipiotzat" jo zuen lana.[21]

Ondoren, teoria osagarriak garatu dira, Gilberten uharteetako biogeografian oreka (1980) edo Stephen P. Hubbellek (2001) garatutako biodibertsitatearen teoria neutral bateratua, esaterako.

Soziobiologia, sintesi berria

1975ean Wilson-ek Sociobiology lana argitaratu zuen, Eboluzio Biologikoaren Teoria Sintetikoaren barnean konpondu gabeko arazo problematiko bati modu orokorrean (holismoa) jorratzen duen sintesi berria. Lan hau bakterio kolonialetatik hasi eta primateetaraino, gizakiak barne, gizarteen bilakaera eta antolaketa jorratzen duen lehena izan zen.[22] Ordura arte ikuspegi hori jaso jabekoa zen. Soziobiologiak azaldu du altruismoa existitzen dela, igortzen duen gizabanakoaren geneei mesede egiten dielako. Soziobiologiak hautespen naturalak norbanakoarengan eta ez taldearengan jarduten duela proposatzen du.

Soziobiologiarekin zenbait termino sortu ziren:

  • Jokabide soziala: gizabanakoak espezie bereko beste jatorri batzuekin alderatuta igortzen duena.
  • Ugalketa arrakasta: norbanako batek utzitako ondorengo kopurua. Belaunaldi batetik bestera igarotzen den gene propioen kopurua, ez bakarrik norberaren burua banan-banan erreproduzituz, baizik eta anai, iloba, biloba, lehengusu etb.-ren kopurua ere kontuan hartuta.
  • Harreman genetikoa edo ahaidetasun genetikoa: portaera amak eta semeak komunean dituzten geneen arteko erlazioarekin azaltzen da. Adibidez, intsektu sozialetan (erleak, inurriak, termitak etb.), ahizpek partekatutako gene kopurua % 75-koa da. Seme-alaben artean, berriz,% 50a partekatuko lukete. Eta anaiekin geneen% 25a. Horrela, himenopteroen ordenari dagokion antzinako dilema argitu zen.

Lanak (ingelesez)

  • Character displacement, William Brown Jr-ekin batera, 1956an, zientziaren historian artikulu aipatuenetarikoa.[23][24]
  • The Theory of Island Biogeography, 1967, Princeton University Press (2001 reprint), ISBN 0-691-08836-5, with Robert MacArthur|Robert H. MacArthur
  • The Insect Societies, 1971, Harvard University Press, ISBN 0-674-45490-1
  • Sociobiology: The New Synthesis 1975, Harvard University Press, (Twenty-fifth Anniversary Edition, 2000 ISBN 0-674-00089-7)
  • On Human Nature, 1979, Harvard University Press, ISBN 0-674-01638-6, winner of the 1979 Pulitzer Prize for General Nonfiction.
  • Genes, Mind and Culture: The coevolutionary process, 1981, Harvard University Press, ISBN 0-674-34475-8
  • Promethean fire: reflections on the origin of mind, 1983, Harvard University Press, ISBN 0-674-71445-8
  • Biophilia, 1984, Harvard University Press, ISBN 0-674-07441-6
  • Success and Dominance in Ecosystems: The Case of the Social Insects, 1990, Inter-Research, ISSN 0932-2205
  • The Ants, 1990, Harvard University Press, ISBN 0-674-04075-9, Winner of the 1991 Pulitzer Prize, with Bert Hölldobler
  • The Diversity of Life, 1992, Harvard University Press, ISBN 0-674-21298-3, The Diversity of Life: Special Edition, ISBN 0-674-21299-1
  • Biophilia hypothesis|The Biophilia Hypothesis, 1993, Shearwater Books, ISBN 1-55963-148-1, with Stephen R. Kellert
  • Journey to the Ants|Journey to the Ants: A Story of Scientific Exploration, 1994, Harvard University Press, ISBN 0-674-48525-4, with Bert Hölldobler
  • Naturalist (book)|Naturalist, 1994, Shearwater Books, ISBN 1-55963-288-7
  • In Search of Nature, 1996, Shearwater Books, ISBN 1-55963-215-1, with Laura Simonds Southworth
  • Consilience: The Unity of Knowledge, 1998, Knopf, ISBN 0-679-45077-7
  • The Future of Life, 2002, Knopf, ISBN 0-679-45078-5
  • Pheidole in the New World: A Dominant, Hyperdiverse Ant Genus,[25] 2003, Harvard University Press, ISBN 0-674-00293-8
  • From So Simple a Beginning: Darwin's Four Great Books. 2005, W. W. Norton.
  • The Creation: An Appeal to Save Life on Earth, September 2006, W. W. Norton & Company, Inc. ISBN 978-0-393-06217-5
  • Nature Revealed: Selected Writings 1949-2006, ISBN 0-8018-8329-6
  • The Superorganism: The Beauty, Elegance, and Strangeness of Insect Societies, 2009, W.W. Norton & Company, Inc. ISBN 978-0-393-06704-0, with Bert Hölldobler
  • Anthill: A Novel, April 2010, W. W. Norton & Company, Inc. ISBN 978-0-393-07119-1
  • Kingdom of Ants: Jose Celestino Mutis and the Dawn of Natural History in the New World, 2010, Johns Hopkins University Press, Baltimore, with José María Gómez Durán
  • The Leafcutter Ants: Civilization by Instinct, 2011, W.W. Norton & Company, Inc. ISBN 978-0-393-33868-3, with Bert Hölldobler
  • The Social Conquest of Earth, 2013, Liveright Publishing Corporation, New York, ISBN 0871403633
  • Letters to a Young Scientist, 2014, Liveright, ISBN 0871403854
  • The Meaning of Human Existence, 2014, Liveright, ISBN 0871401002
  • The Meaning of Human Existence, 2014, Liveright, {{ISBN|0871401002}}
  • Half-Earth, 2016, Liveright, {{ISBN|978-1-63149-082-8}}
  • The Origins of Creativity, 2017, Liveright, {{ISBN|978-1-63149-318-8}}
  • Genesis: The Deep Origin of Societies, 2019, Liveright; {{ISBN|1-63149-554-2}}
  • Tales from the Ant World, 2020, Liveright, {{ISBN|9781631495564}}
  • Naturalist: A Graphic Adaptation November 10, 2020, Island Press; {{ISBN|978-1610919586}}

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «EO Wilson has been described as the "world's most evolved biologist" and even as "the heir to Darwin".» BBC (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).
  2. (Gaztelaniaz) «Adiós a Edward O. Wilson, "el Darwin de la era moderna"» El Mundo (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
  3. (Ingelesez) «E.O. Wilson at 90: The conservation legend shares dreams for the future» Environment 2019-06-10 (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).
  4. «Premio al Darwin del siglo XXI | Ciencia | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).
  5. (Gaztelaniaz) «Por qué el "heredero de Darwin" quiere dejar la mitad de la Tierra a otras especies» BBC News Mundo 2014-11-17 (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).
  6. «Darwin's natural heir | Science | The Guardian» amp.theguardian.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).
  7. (Gaztelaniaz) «Edward O. Wilson, el 'inventor' de la biodiversidad» XLSemanal 2016-07-17 (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).
  8. (Gaztelaniaz) «Edward Wilson habla del hombre, la biodiversidad y las hormigas» BBC News Mundo 2010-06-18 (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).
  9. (Ingelesez) «A conversation with the world's leading expert on ants, Dr. E. O. Wilson» World Wildlife Fund (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).
  10. (Gaztelaniaz) Interesante, Muy. (2008-01-04). «E. O. Wilson:» MuyInteresante.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).
  11. (Ingelesez) «Edward O. Wilson» mcz.harvard.edu (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).
  12. (Ingelesez) King Faisal Prize. (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).
  13. (Ingelesez) «New antbird named after E.O. Wilson -- BirdWatchingDaily.» BirdWatching (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).
  14. (Ingelesez) «Mozambique: New bat species discovered in Gorongosa National Park |» Macau Business 2020-08-18 (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).
  15. «Highly Cited Researchers (h>100) according to their Google Scholar Citations public profiles | Ranking Web of Universities: Webometrics ranks 30000 institutions» web.archive.org 2021-12-09 (Noiz kontsultatua: 2022-09-21).
  16. «‪Edward O. Wilson‬ - ‪Google Scholar‬» web.archive.org 2022-01-06 (Noiz kontsultatua: 2022-09-21).
  17. (Ingelesez) E.O. Wilson Biodiversity Foundation » The Perfect Gift for E.O. Wilson. (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).
  18. (Ingelesez) «Edward O. Wilson, Ph.D.» Academy of Achievement (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).
  19. (Ingelesez) E.O. Wilson Biodiversity Foundation » E.O. Wilson. (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  20. Hoyt, Erich. (1996). The earth dwellers : adventures in the land of ants. Simon & Schuster ISBN 0-684-81086-7. PMC 33406995. (Noiz kontsultatua: 2022-09-21).
  21. (Ingelesez) Zimmer, Carl. (2021-12-27). «E.O. Wilson, a Pioneer of Evolutionary Biology, Dies at 92» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  22. (Ingelesez) Hölldobler, Bert. (2022-01-10). «Edward O. Wilson (1929–2021)» Nature 601 (7893): 317–317.  doi:10.1038/d41586-022-00078-7. (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  23. «WLB_Obit» si.edu.
  24. «Character displacement» Academic Dictionaries and Encyclopedias.
  25. «Pheidole in the New World» harvard.edu.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.