E-makumeak

e-makumeak bilguneak Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa bildu eta zabaltzen du.[1]

E-makumeak
Datu Orokorrak
Egoitza nagusiaDonostiako Informatika Fakultatea
Barne egitura
Kide esanguratsuakVictoria Fernández
Montse Maritxalar Anglada
Txelo Ruiz Vazquez
Edurne Larraza Mendiluze
Olatz Arbelaitz
Ana Zelaia Jauregi
Olatz Arregi Uriarte
Olatz Perez-de-Viñaspre
Itziar Cortes
Bestelakoak

Taldea 2000. urtearen inguruan sortu zen EHUko Donostiako Informatika Fakultatean, ikasketa hauetara gero eta neska gutxiago hurbiltzen zirela nabaritu zenean. Jaitsiera hau ez da kontu lokala mundu mailako baizik.[2] Taldeak egiten dituen lanak hiru motatakoak dira:

  • Informatikaren historian ezagun izan diren informatikarien erreferentziak sortzea eta zabaltzea.[3][4]
  • Azterketa estatistikoak eta kuantitatiboak, arlo honen irakaskuntzan eta lan-munduan emakumeek duten presentziaz.
  • Azterketa kualitatiboak, neskek eta emakumeek arlo honetan aurkitzen dituzten oztopoei buruz, gero ikasketa hauetan sartzeko eta jarraitzeko erabakigarriak izan daitezkeenak.[5][3]

E-makumeak taldeak sustatuta 2014tik hainbat emakumek idazten dute GAUR8 astekarian informatikari buruz.[6] Guztira 50 artikulu baino gehiago izan dira, eta horietako batzuk emakumearen egunean egunkari gisa argitaratuak izan dira urte batzuetan.[7]

Emakumeak zientzian taldearekin ere lanjudetzan aritzen dira.[8] Horien artean daude 2022ko otsailean Emakumeak Zientzian programaren barruan, "Informatika: mezuak ezkutatu kriptografia erabiliz" tailerrerako prestatutako bideoa.[9] 2021ekoan ipuin bat eta magia joko bat erabili zuten zenbaketa bitarraren kontzeptua azaltzeko.[10] Sistema bitar horretan kontatzeko modua lore eurizaleen ipuinaren bidez ere azaldu zuten.[11] Lehen Hezkuntzako ikasleei algoritmoak azaltzeko grabatutako ipuinak plazaratu zituzten.[12]

Erreferentziak

  1. e-makumeak Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko bilgunea.
  2. (Ingelesez) Bilton, Nick. (2012-06-26). «Tech Companies Announce 'Girls Who Code' Initiative» Bits Blog (Noiz kontsultatua: 2019-01-26).
  3. «Emakumeak eta informatika» DIFusio@ (Noiz kontsultatua: 2019-01-26).
  4. Lasa, Irune. (2013-11-03). «Konputagailuak emakumeen gauza zirenekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-26).
  5. Lasa, Irune. (2013-11-03). «Montse Maritxalar: "Teknologiaren sorkuntzan egon behar dugu emakumeok"» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-26).
  6. «GAUR8koak» e-makumeak (Noiz kontsultatua: 2019-01-26).
  7. «GAUR8: “e-makume” informatikarien kronika informatikoak» DIFusio@ (Noiz kontsultatua: 2019-01-26).
  8. «GAUR8koak» e-makumeak (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  9. Kriptografia. (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  10. Informatika Ipuin eta magia bidez: zenbaketa bitarra. (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  11. Lore eurizaleak (bitarra azaltzeko ipuina). (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  12. Banatzaile despistatuak (algoritmoak azaltzeko ipuina). (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.