Eñaut Elorrieta
Eñaut Elorrieta Larruzea (Gernika, Bizkaia, 1975) kantugile eta abeslaria da.
Eñaut Elorrieta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1975 (48/49 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kantugilea eta estudioko musikaria |
Genero artistikoa | pop rock |
Musika instrumentua | ahotsa |
Ikasketaz fisikaria da, eta DBH eta Batxilergoko irakaslea izan da.
Lugarri taldeko abeslaria izan zen. 1996ko udazkenean, Jon Mikel Arronategi Exkixuko baxu-jotzaileak eta biek Ken Zazpi taldea sortu zuten Gernikan.
2013tik bere bakarkako ibilbide hasi du gernikarrak.
Ibilbidea
Musika ikasketak 1990ean Getxoko Gayarre akademian hasi eta 1998an Andres Isasi musika eskolan burutu zituen.
Lugarri[1] folk rock taldearekin 1986an kantatzen eta gitarra jotzen hasi zen. Taldea 1995ean desegin zen album[2] bakar bat kaleratu ondoren.
Ken Zazpi taldea Jon Mikel Arronategirekin 1996an Gernikan sortu zuen. Taldeko kantu gehienak konposatu ditu.
Urte batzuz fisika irakasle izan ondoren 2009tik musika Eñaut Elorrietaren ogibidea da.
2013an bere lehen bakarkako lana kaleratu zuen Deserriko kantak izenburupean. Deserria ardatz zuen lan monografikoan, bere hitzez gain, Gabriel Aresti, Mario Benedetti, Harkaitz Cano, Joan Oliver eta Joseba Sarrionandiaren hitzak musikatu zituen.
2016an Thierry Biscaryren eskutik Katia eta Marielle Labèque pianistak ezagutu zituen, eta beste hainbat euskal musikarirekin batera hainbat kontzertu eskaini zituen Europan barna haien eskutik. 2017an Jazz in Marciac[3] festibalean jo zuten besteak beste. 2018an Labeque ahizpen Amoria[4] diskoan eta biran parte-hartu zuen.
Urte berean, bakarka eta Kaabestri soka bostkoteak lagunduta, Harian[5] lana kaleratu zuen. Bertan bere ibilbideko hainbat kantu eta zenbait sorkuntza berri sartu zituen soilik harizko instrumentuz lagunduta; Jorge Oteizaren hitzak dituen Sakonki kantua adibidez. Euskal Herriko antzokietatik bira egin ostean zuzenean emanaldi horietan grabatutako kantuak argitaratu zituen 2019an, Harian Zuzenean[6] izenburupean.
2019ko azaroan Irteera argiak diskoa kaleratu zuen. Lan horretan folk-rock doinuetara berriro itzuli zen. Maite Larburu, Borja Barrueta, Fernando "Lutxo" Neira eta Ruben Caballerok parte hartu zuten disko horretan besteak beste.
2020eko apirilean, konfinamentuan sortu eta grabatutako Harbide Zilar Bat[7] kantua argitaratu zuen.
Bizitza pribatua
Uxue Alberdi idazlearen bikote kidea da.
Atxiloketa
1997ko urrian Ertzaintzak atxilotu zuen, ETA erakundearekin ustezko lankidetza leporatuta. Zehazki, 'Katu' komandoari ibilgailuak ematea leporatu zioten.[8][9] Furgoneta, Ford Transit, Bilboko Guggenheim museoaren aurkako erasoan erabili zuten.[10] Azkenean, kargurik gabe askatu zuten.[11]
Diskoak
Lugarrirekin
- Lugarri (Duplival, 1994)
Ken Zazpirekin
- Atzo da bihar (Gor Diskak, 2001)
- Bidean (Gor Diskak, 2003)
- Gelditu denbora (Gor Diskak, 2005)
- Argiak (Oihuka, 2007)
- Zazpi urte zuzenean (Argiak , 2009)
- Ortzemugak begietan (Elkar-Argiak, 2010)
- Ken Zazpi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (Elkar-Argiak, 2013)
- Phoenicoperus (Elkar, 2015)
Bakarka
- Deserriko kantak (Elkar, 2013)[12]
- Harian (Elkar, 2018) - 4 abesti[13]
- Harian Zuzenean (Elkar, 2019)[14]
- Irteera argiak (Elkar, 2019)[15]
- Fantasia (Elkar, 2022)[16]
Kolaborazioak
- Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005 (Gaztelupeko Hotsak, 2005)
- Imanol Urbieta, bakarrik eta libre (Elkar, 2013)
Erreferentziak
- Lugarri taldea. (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).
- Lugarri diskoa. (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).
- «Haika mutil (Marielle Labequerekin, Jazz in Marciac jaialdian)» badok.eus sartze-data=2022-05-15 2017-12-31.
- Amoria: Katia eta Marielle Labèque / Carlos Mena / Eñaut Elorrieta.... 2018-08-29.
- Harian Kaabestri soka boskotearekin. (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).
- Harian Zuzenean diskoa. (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).
- Harbide zilar bat kantua. (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).
- Press, Europa. (2011-07-07). «ETA.- Las fuerzas de seguridad creen que Gogeaskoetxea pasó a un segundo plano tras el arresto de su hermano en 2010» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
- (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1997-10-15). «La Ertzaintza sospecha que ETA planeaba atentar contra el museo mientras los Reyes lo inauguraban» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
- «- EL MUNDO | Suplemento cronica 727 - PAPÁ INOCULÓ EN SUS DOS HIJOS EL PEOR VENENO DE ETA TODO QUEDA EN FAMILIA» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
- «ABC SEVILLA 18-10-1997 página 24 - Archivo ABC» abc 2019-08-29 (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
- Deserriko kantak. (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
- Harian. (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
- «Harian zuzenean» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-25).
- «Irteera argiak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
- «Fantasia» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).