Eärendur
Eärendur, Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan, Arnorreko hamargarren eta azken erregea da. Elendurren semea da, eta Annuminasen jaio zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 640. urtean. Bere izena, quenyazkoa da, eta "itsasoaren zerbitzari" bezala itzul daiteke.
Eärendur | |
---|---|
Legendarium | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Arnor |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Elendur of Arnor |
Seme-alabak |
Bere aitaren oinordeko bihurtu zen hau 777. urtean hil ondoren, 84 urteko erregealdia eta 221eko bizitzaren ondoren, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 861. urtean hil zen. Bere semeek, euren arteko desadostasunak medio, erresuma, beste hiru erresuma txikiagotan banatu zuten: Arthedain, bere seme nagusia zen Amlaithentzat izan zena, Rhudaur eta Kardolan, bi hauek beste anaientzat. Dunedainen leinua, soilik lehenengoan mantendu zen.
Aurrekoa Elendur |
Arnorreko erregea Eguzkiaren Hirugarren Aroko 777-861 |
Ondorengoa Azkena izan zen |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.