Dzo

Dzo: (Tibeteraz མཛོ་, mdzo ahozkaturik) Jaka eta etxeko behiaren arteko nahasketa bat da[1]. Zehazki dzo hitza ar hibridoei dagokie. Emeak dzomo edo zhom izenekin ezagunak dira, "zho" eta "zo", erromantzatutako izen tibetarrak izanik.

Dzo bat beste ale gazteago batekin

Mongolian khainag (хайнаг) deitzen dute. Ingelesez yakow deitzen dituzte ere, "yak" eta "cow" (behia) hitzak lotuz, (euskaraz "Jak-behia" litzateke), baina ez da oso erabilia.

Dzo edo arrak antzuak dira, eta dzomo emeak ugalkorrak.

Hibridazio baten ondorio izanik, abere hauen "indar hibridoa" delakoa daukate eta ondorioz jakak eta behiak bakoitza bere aldetik baino handiago eta indartsuagoak dira.

Mongolia eta Tibeten khainag-ak ezagunak dira jaka eta behiak, bakoitza bere aldetik, baina askoz emankorragoak izateagatik esne eta haragitan[2][3].

Dzoak uztarrian jarrita goldatzeko erabilita

Dzomoak berriro atzera gurutza daitezke. Haren ondorioz berriro ia aratzak diren jakak eta behiak lortu daitezke. Mongolian eta Tibeten khaing bat gurutzatzen denean etxeko zezen edo jak zezen batekin, ortoom deitzen dute ( hiru laurdenekoa). Ortoom bat etxeko zezen edo jak zezen batekin gurutzatzerakoan güzee deitzen dute, (hau da zortzirena bat) [4].

Bibliografia

  • Jame Thomback, "WILD CATTLE, BISON AND BUFFALOES, THEIR STATUS AND POTENTIAL VALUE", The World Conservation Monitoring Centre, Cambridge, U.K.
  • "LITTLE-KNOWN ASIAN ANIMALS WITH A PROMISING ECONOMIC FUTURE", N. Vietmeyer-ek argtaratuta, National Research Council, National Academic Press, Washington, D.C., 1983.

Erreferentziak

  1. "Interspecies Hybridization between Yak, Bos taurus and Bos indicus and Reproduction of the Hybrids (14 Dec 2000.) R.C. Zhang. In: Recent Advances in Yak Reproduction, Zhao X.X. and Zhang R.C. (Eds.). International Veterinary Information Service. http://www.ivis.org/advances/Zhao/zhang3/IVIS.pdf.
  2. Bataagiin Bynie: Mongolia: The Country Refort (sic!) On Animal Genetic Resources, Ulaanbaatar 2002, p. 11
  3. Tsering, Diki (2002). Dalai Lama, My Son. Penguin Books. ISBN 0-7865-2260-7.
  4. http://ci.nii.ac.jp/naid/110004313817/en Takase Hisabumi, Kh. Tumennasan et al., Fertility Investigation in F1 Hybrid and Backcross Progeny of Cattle (Bos taurus) and Yak (B. gruniens) in Mongolia. : II. Little variation in gene products studied in male sterile and fertile animals, in: Niigata journal of health and welfare Vol.2, No.1, pp. 42-52]

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.