Duvoisin kapitainaren malura

Duvoisin kapitainaren malura Kepa Altonagak 2018an Pamiela argitaletxearekin argitaratutako saiakera-liburua da.[1]

Jean-Pierre Duvoisin (1810-1891)
Duvoisin kapitainaren malura
Jatorria
Egilea(k)Kepa Altonaga
Argitaratze-data2018
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
ArgitaletxeaPamiela
ISBN978-84-9172-071-3
Orrialdeak128
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera
Hizkuntzaeuskara

Liburuaren gai nagusia Joan Piarres Duvoisin (1810-1891) da, Duvoisin kapitaina gisa ere ezaguna dena. Mugako Aduanetako kapitaina izateaz gain, Luis Luziano Bonaparte printzeak euskararen ikerketarako hautatu zituen lankideetarik gorenetakoa zen, eta besteak beste, berari eskatu zion Biblia osoaren itzulpena, 1859. urtean hasi eta 1865.ean argitaratua.

Ohikoa da Duvoisin kapitaina heroi handia bailitzan aurkeztea Biblia osoa itzuli zuelako, eta, halaber, Bonaparte printzea aipatzea euskal kulturaren bultzatzaile probidentzial gisa. Betiko irakurketa hori kuestionatzea izan da Duvoisin kapitainaren malura liburu honen abiapuntua.

Bonaparteren euskalki-mapa

Liburuan Kepa Altonagak usadiozko interpretazio hori eztabaidatu eta irauli egin du. Soka-tira gogorra izan baitzen Bonaparte printzearen eta Duvoisin kapitainaren artean. Duvoisinek literatura egin nahi zuen euskaraz, euskarari proiekzio kulturala emango zion erabilera supradialektala landu nahi zuen. Printzeak, ordea, aniztasun dialektala aztertu eta finkatu nahi zuen; are gehiago, euskalkiak eta azpieuskalkiak jasotzean, eta notarioaren begiz haien lekukotasuna gordetzean Bonapartek jarri zuen arreta hura euskararen kulturizazioaren aurkakotzat jotzen du Altonagak. [2][3][4][5][6][7]

Erreferentziak

  1. Altonaga, Kepa, 1958-. (2018). Duvoisin kapitainaren malura : Bonaparte printzearen itzalean. Pamiela Argitaletxea ISBN 9788491720713. PMC 1080310839. (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
  2. «DUVOISIN KAPITAINAREN MALURA» Katakrak 2018-10-23 (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).
  3. Garate, Miren. (2018-10-23). «'Baina' bana Duvoisini eta Bonaparteri» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  4. Pamiela etxea. (2018). Kepa Altonaga - Duvoisin kapitainaren malura. Pamiela etxea. Youtube (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
  5. Idazleen Biltzarra 2019 - Kepa Altonaga. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  6. Kepa Altonagak "Duvoisin kapitainaren malura" aurkeztu du | Bilbo Hiria irratia. (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).
  7. Rojo, Javier. (2018). kritiken hemeroteka » Printzearen itzala. El correo- kritikak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.