Dutaria jauregia
Dutaria jauregia 1857an eraikitako Nafarroako Zugarramurdi udalerrian dagoen jauregia da.[1] Herriaren erdigunean dago eraikita eta Dutari familiak altxatu zuen.
Dutaria jauregia | |
---|---|
Jauregia herriaren erdian dago. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Zugarramurdi eta Zugarramurdi |
Koordenatuak | 43°16′10″N 1°32′29″W |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Kokalekua
Herriguneko Basaburua Kalean dago, erdigunean.
Eraikina
Eraikina Urdazubiko hainbat etxeren antzekoa da. Lau angelukoa da, eta paretak luzituta ditu. Izkinetan, leihoetan eta balkoietan harri gorriak ditu. Fatxada guztietan argi ageri dira solairuen arteko banaketak, inposta lauen bitartez. Fatxada nagusian erdialdea nabarmendu da; berau gibelerago eraiki da, solairuetako baoen egituraketagatik. Behe-solairuan sarrerako ate zuzena dago, Lehen solairuan balkoia dago, pilastren artean; balkoiak frontoi triangeluar bat du. Bigarren solairuan bertze balkoi bat dago; honek, ordea, frontoi kurbatua du. Atikoan, berriz, leihoa, teilatuaren eskoramenduarekin bat eginda. Lehen solairuko balkoiaren alde banatan bi armarri barroko daude.[2] [3]Armarri horiek kultura ondasunaren kalifikazioa dute.[4] (NA-1-033-003080-000 erregistroa).
Historia
XVIII. mendean Dutari familiak Dutaria jauregia eraiki zuen. Juan Bautista Dutari finanzia gizona zen eta Madrilen denda batekin aberastu zen. Familia horrek Zugarramurdin beste lanak ahalbideratu zituen, besteak beste Jasokundeko Andre Maria eliza, 1781tik 1784ra; lanak bukatzen ziren bitartean, Dutariarrek haien jauregia utzi zuten elizaren ofizioak egiteko.[5]
Erreferentziak
- http://www.euskal-herria.org/node/27320
- http://www.zugarramurdi.es/eu/visitanos/
- http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/zugarramurdi/ar-152430/
- https://administracionelectronica.navarra.es/webExtRegistroBienes/Pantallas/GestionBienMantenimientoConsulta.aspx?idBien=12478&acc=0
- https://baztangohaizegoa.wordpress.com/category/uncategorized/page/17/