Durruma eliza (Tobillas)
Durruma eliza (gaztelaniaz: Iglesia San Román de Tobillas) Tobillas herrian dagoen eliza aurre-erromanikoa da, Gaubea udalerrian. Arabako eliza zaharrena kontsideratzen da[1][2].
- Artikulu hau Arabako Gaubea udalerriko Tobillas herriko elizari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Durruma».
Durruma eliza (Tobillas) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gaubea eta Tobillas |
Koordenatuak | 42°52′49″N 3°11′05″W |
Historia
Abito abadeak 822ko azaroaren 17an egindako testamentuan Tobillasko Durruma monasterioari egindako emanaldiak agertzen dira:
Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Abito abadearen testamentua | |
Liburu osoa: Euskal Herriko Erdi Aroaren Historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak |
« |
Nik, Abito abadeak, Tobillas izeneko lekuan bizi naizenak, Romano eta Azisklo, Zipriano gotzaina eta Klemente Santuen monasterioari, zeina duela gutxi nire eskuekin altxa bainuen, nire ondasun guztiak eman eta eskaintzen dizkiot, orain ditudanak eta horrela datzanak, eta geroago ere ekar ditzakedanak. |
» |
—[3]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
Hasierako fase hartakoak dira elizaren oinarriak eta burua. X mendean Vigila presbiteroak elizan egindako lanak aipatzen ditu eta ordukoak dira tobazko kupula batez estalitako absidea eta leiho bat. Garai hartako dobelak sarrerako arkuan erabilita daude. Ex novo aulkiteria erabiltzen aurrekaria izan zen. Vigilak beraz 939an idatzitako eskuizkribu bat aurkitu zen 1980ko berriztatze lanetan.
Hirugarren fase batean eraikin erromanikoa altxatu zen. Oso aldatua dagoen arren sarrerako arkua, frisoak eta kanala mantentzen dira[4]. Mendeetan zehar berrizten eta aldatzen joan da eliza.
Iruditegia
Erreferentziak
- Arabako eliza aurre-erromanikoei buruzko albistea elcorreodigital.com webgunean
- (Gaztelaniaz) Crespo, Txema G.. (2000-06-30). «El primer templo cristiano» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
- Ruiz Fernández, Amanda; Agirre García, Jaione. (2006). Euskal Herriko Erdi Aroaren historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380807..
- «Iglesia de San Román de Tobillas» www.ananaturismo.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).