Durango (estatua)
Durango Mexiko ipar-mendebaldeko estatu federala da. Iparraldean Chihuahuarekin du muga, ipar-ekialdean Coahuilarekin, hego-ekialdean Zacatecasekin, hegoaldean Nayaritekin, hego-mendebaldean Jaliscorekin eta mendebaldean Sinaloarekin. 123.451 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2010ean 1.632.934 biztanle zituen.[1] Hiriburua Victoria de Durango da.
Durango | |
---|---|
Administrazioa | |
Herrialdea | Mexiko |
Hiriburua | Victoria de Durango |
Gobernadorea | Jorge Herrera PRI |
Laburdura | Dgo. |
Diputatuak | 7 |
Geografia | |
Koordenatuak | 24°56′05″N 104°54′43″W |
Azalera | 123.451 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1.632.934 biztanle (2010) |
Dentsitatea | 13.23 bizt/km² |
www.durango.gob.mx/ |
Historia
Espainiaren aginpean, Bizkaia Berria (Nueva Vizcaya) osatzen zuen Chihuahuarekin batera. Horregatik, hiriburuari Durango izena eman zioten Bizkaiko Durango herriaren omenez. Hiriburuaren sortzailea Francisco Ibarra konkistatzaile eibartarra izan zen, 1563an. Gaur egungo armarrian oraindik agertzen dira Bizkaiko armarri zaharrean azaltzen ziren otsoak eta zuhaitza.
Udalerriak
Hidalgo (en)
Ekonomia
Abere hazkuntza eta mineralak (zilarra, urrea, beruna, burdina, harrikatza) dira aipagarriak.[2]
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es
- Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Durangoko estatuaren webgune ofiziala