Dunvegan gaztelua
Dunvegan gaztelua (ingelesez: Dunvegan Castle) Eskoziako Skye uhartean kokatzen den gaztelua da. A mailako eraikina izendaturik dago. Dunvegan udalerrian dago.
Dunvegan gaztelua | |
---|---|
Dunvegan gaztelua Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Highland |
Kokapen fisikoa | Skye |
Ur-masa | Abhainn a' Chaistell (en) eta Loch Dunvegan (en) |
Koordenatuak | 57°26′55″N 6°35′24″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1220 |
Jabea | Clan MacLeod (en) |
Arkitektura | |
Ondarea | |
LB503 | |
Webgune ofiziala | |
Bertan MacLeod Klaneko buru den Macleod MacLeodekoaren eserlekua dago. Duvegan gaztelua bere barnean etengabe bizilagunak izan dituen Eskoziako gaztelurik zaharrena da eta 800 urte inguruz MacLeod Buruzagien gotorlekua izan da. Jatorriz jendea kanpoan mantentzeko diseinatua izan zen, 1933an bisitariei bere ateak lehendabiziko aldiz iriki zituelarik. Ordudanik Dunvegan gaztelua Eskoziako bisitarien erakarpenguneen zerrendan urtez urte agertu izan ohi da eta Ipar-Mendebaldeko Skye uharteko ekonomiarentzako diru iturri ezin hobea izan da.
Gazteluko etxeek klanaren erlikiek kopuru garrantzitsu bat gordetzen dute; haien artean ezagunena Fairie Flag of Dunvegan ("Bandera Sorgindua" edo "Maitagarrien Bandera") eta Dunvegan Cup ("Dunvegan Edalontzia") dira. Gaztelua eta MacLeod Klanari buruzko kondaira ugari daude. Dunveganeko "Fairy Flag" bandera Klan honen altxorrik preziatuena da, erlikia izatera ailegatzeraino. Berari buruz aipatu ohi diren kondairak oso antzinakoak direla dirudite eta betiere bi gaiei lotuak: Maitagarriak eta Gurutzadak. Maitagarrien kontakizunak benetako historia ezkutatzearren erabili ohi dira; Gurutzaden lotura aldiz nahasiagoa da, "Fairy Flag" bandera horia Ekialdeko zetaz egina baiatago (Siria edo Roda uhartea); ikerlarien ustez K.o IV. edo VII. mendekoa litzateke, hau da, Lehen Gurutzada baino 400 urte zaharragoa. Hortaz, aintzineko Santu batek lapurtutakoa izango ote zen? Bestela 1066an hiltako Norvegiako Erregea zen Harold Hardradari kendutakoa? Edota Skye uharteko mendibizkar berlartsu batean misteriotsuki agertutako oihala?
Bisitariek gaztelua eta bere inguruko lekuetako biraz gozatzeko beta badute, Loch Dunvegan lakuan txalupa bat hartu ahal dezakete arrantza egin edo bertako kaio taldeak ikusteko. Eremu honetan hainbat jarduera egin ditzazkete: oinez ibili, arrantza, bertako sukaldaritza bikainaz gozatu, dendetara joan edota aldamenko Cuillin mendietara ibiladiak egin.
Urteak igaro hala, Dunvegan Castle gaztelua pertsonaia nabarmen ugarik bisitatu izan dute: Sir Walter Scott, Johnson Dr, Elisabet II.a Erresuma Batukoa eta japoniar Akihito Enperadoreak ere.
Iruditegia
- Gaztelurako sarrera
- Gaztelua eta bere ingurunea
- Aurrealdea
- Lorategiak