Dunning-Kruger efektua
Dunning-Kruger efektua joera kognitibo edo isuri kognitibo bat da; horren arabera, trebetasun edo ezagutza gutxi duten gizabanakoek ilusio-sentimendu bat izaten dute, eta uste dute adimentsuagoak edo jakintsuagoak direla beste pertsona prestatuagoak baino, beren trebetasuna errealitatearen gainetik kalkulatuz. Subjektuaren ezintasun metakognitibo batek azaltzen du joera edo isuri kognitibo hori, edozein pertsonari bere ezgaitasuna aitortzeko zailtasuna edo ezintasuna topa dakioke. Aitzitik, kualifikazio handiko gizabanakoek euren gaitasun erlatiboa gutxietsi egin ohi dute, oker iritziz haientzat errazak diren lanak besteentzat ere errazak direla.
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.