Dunja Mijatović
Dunja Mijatović (serbieraz: Дуња Мијатовић; Sarajevo, Bosnia-Herzegovina, 1964ko irailaren 8a) giza eskubideen aldeko ekintzailea da.
Dunja Mijatović | |||||
---|---|---|---|---|---|
2018ko apirilaren 1a - 2024ko martxoaren 31 ← Nils Muižnieks (en)
2010eko martxoa - 2017ko martxoa ← Miklós Haraszti (en) - Harlem Désir → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Sarajevo, 1964ko irailaren 8a (59 urte) | ||||
Herrialdea | Bosnia-Herzegovina Jugoslavia | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Sarajevoko Unibertsitatea | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Europako Kontseiluko giza eskubideen komisarioa da 2018ko apirilaren 1etik.
Bizitza
Bosnia-Herzegovinako presidentetzaren serbiar kide izandako Tatjana Ljujić-Mijatović politikariaren alaba da. Hainbat herrialdetan ikasi ondoren, 1987an Sarajevoko Unibertsitatean lizentziatu zen. Ondoren, Europar ikasketak masterra ikasteari ekin zion. Sarajevoko, Sussexeko, Boloniako eta London School of Economics unibertsitateetatik igaro eta gero, 2002an master-diploma lortu zuen "Internet eta Adierazpen Askatasuna" izenburuko master-tesiarekin.
2010eko martxoa eta 2017ko martxoa bitartean Hedabideen Askatasunerako Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundearen (OSCE) ordezkaria izan zen. Gaur egun, 2018ko apirilaren 1etik, Europako Kontseiluko giza eskubideen komisarioa da.
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)Europako Kontseiluaren webgunean.
Artikulu hau Bosnia-Herzegovinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |