Dungeons & Dragons (filma)
Dungeons & Dragons (euskaraz Ziegak eta Herensugeak), 2000ko Courtney Solomon kanadar zinema zuzendariaren fantasiazko abentura eta ekintza film bat da. Dungeons & Dragons errol mahai-joko ezagunean oinarritua dago. Justin Whalin, Marlon Wayans, Thora Birch, Zoe McLellan, Kristen Wilson, Lee Arenberg, Bruce Payne eta Jeremy Irons aktoreek antzeztu zuten.
Dungeons & Dragons (filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2000 | |||
Izenburua | Dungeons & Dragons | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Txekia | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | fantasiazko filma, abenturazko filma eta ekintza-filma | |||
Iraupena | 107 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Dungeons & Dragons | |||
Grabazio lekua(k) | Txekia, Praga eta Kutná Hora | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Courtney Solomon (en) ![]() | |||
Antzezlea(k) | ||||
Justin Whalin Jeremy Irons Marlon Wayans Zoe McLellan Thora Birch Lee Arenberg Kristen Wilson Bruce Payne Richard O'Brien Robert Miano Tom Baker Jiří Macháček (en) ![]() Martin Kraus (en) ![]() Martin Hub (en) ![]() Roman Hemala (en) ![]() Edward Jewesbury Q101048596 ![]() Karel Vávrovec (en) ![]() Kia Jam (en) ![]() | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Courtney Solomon (en) ![]() Kia Jam (en) ![]() Steve Richards (en) ![]() | |||
Konpainia ekoizlea | Silver Pictures (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Justin Burnett (en) ![]() | |||
Argazki-zuzendaria | Douglas Milsome | |||
newline.com… | ||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
Dungeons & Dragons: Wrath of the Dragon God (2005) eta Dungeons & Dragons: The Book of Vile Darkness (2011) jarraipen ak izan ditu.
Argumentua
Izmir Erresuman, Profion (Jeremy Irons) azti zitalak Savina (Thora Birch) enperatriz izendatu berria tronutik kendu nahi du. Hori gerta ez dadin, Savinak abenturazale talde bat erreklutatu eta aztiaren asmoak zapuztuko dituen objektu magiko bat topatzeko betekizunaren ardura emango die: Herensugearen Kontrol Makila delakoa da, haren jabeak herensugeak nahieran kontrolatzeko ahalmena du. Baina aztiak ere bere morroiei makil hori topatzeko aginduko die.
Aktoreak
- Justin Whalin: Ridley Freeborn
- Marlon Wayans: Snails
- Jeremy Irons: Profion atzia
- Thora Birch: Savina enperatriza
- Bruce Payne: Damodar
- Edward Jewesbury: Vildan Vildir
- Zoe McLellan: Marina Pretensa
- Kristen Wilson: Norda
- Lee Arenberg: Elwood
- Richard O'Brien: Xilus
- Tom Baker: Halvarth elfoa
- Robert Miano: Azmath
- Tomas Havrlik eta Stanislav Ondricek: Mages
- Martin Astles eta Matthew O'Toole: Orkoak
- David O'Kelly: Hiru Begiak
- Kia Jam, Nicolas Rochette eta David Mandis: Lapurrak
- Robert Henny: Brigada gorrimina
- Roman Hemala as Council Mage
- Andrew Blau eta Marta Urbanová: Elfoak
- Jirí Machácek: Jeneral loialista
- Dave Arneson: kameoa ezabatutako eszenetan
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)