Dungannon
Dungannon (irlanderaz Dún Geanainn, eskozieraz Rathgannon) Ipar Irlandako Tyrone konderriko bigarren hiria da. 15.889 biztanle ditu (2011) eta 2006an Ulsterreko hiri garbienaren saria jaso zuen.
Dungannon Dún Geanainn | |
---|---|
herria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Herrialdea Lurraldea Lurralde Historikoa Konderria | Erresuma Batua Ipar Irlanda Ulster Tyroneko konderria |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°30′N 6°48′W |
Azalera | 8.358 km² |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 028 |
Historia
Dungannonen historia O'Neill familiari lotua egon da, Dungannoneko gotorlekua beren egoitza izan baitzen. Familia hau Ulsterreko indartsuena izan zen XVII menderarte. Bederatzi Urteko Gerra amaitzear zela, 1602an hain zuzen ere, Hugh O'Neillek su eman zion gazteluari ingelesek bere egin ez zezaten. Ulsterraren kolonizazioan Sir Arthur Chichester zaldun ingelesari eman zitzaizkon herria eta inguruko lurrak. 1614ean ireki zen Erret Eskola (Royal School), Ipar Irlandako zaharrenetakoa dena.
1768an Epaitegi Goreneko hainbat epaile hilak izan ziren segada batean eta konderriko hiriburutza Omaghera pasatzea erabaki zen. XVIII mendean lihoaren industria ezarri zen herrian. Gaur egun lantegirik ezagunena Tyrone Crystal beira lantegia da.
Hiritar ezagunak
- Thomas J. Clarke (1857-1916), iraultzailea, 1916ko Pazko matxinadako buruzagietako bat.
- Darren Clarke (1968- ), golf jokalaria
- Kris Meeke (1979- ), rallyetako auto gidaria
Kirolak
Dungannoneko kirol talderik zaharrena Dungannon Cricket Cluba da 1865ean eratu zena. Ipar Irlandako lehenengotako errugbi taldea ere badu, 1873an sorturikoa. Hauetaz gain arrakasta hadia du futbol gaelikoak ere.