Dunetako azpibeltz

Dunetako azpibeltza (Agaricus devoniensis) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Dunetako azpibeltza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus devoniensis
P.D.Orton, 1960
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa askea da
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ganbil-submamelonatua eta gero ganbil-lautik pixka bat deprimitura. Ertz fina du, soberakinekin, uhindu-bihurgunetsua eta konbolututik inkurbatura eta batzuetan lazeratua. Azal leuna eta zetaduna du; zurixka, baina esfumatura horixka batekin eta eskuetan erabiltzean tonu arrosak edo ardo kolorekoak hartzen ditu.

Orriak: Estu, meheak, sabeldun samarrak eta libreak; arrosa zurbil kolorekoak, helduaroan beltzaxkako, ertz zurbilagoekin.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierarekin eta 0,8 eta 1,5 cm bitarteko lodierarekin, zilindrikoa, haritsua eta goialdea leuna, oinarria lodituta eta inguratzen duen armilla itsatsi batekin eta bere hondarrak eraztunaren eta oinarriaren artean banandutako eraztun itsatsiekin; zurixka da, baina hondarrez estalitako oinarria du, hareatan sakonki lurperatuta egoten delako. Goiko eraztuna, hauskorra, goranzkoa eta submenbranosoa.

Haragia: Trinkoa, lodia, zurixka eta airearekin kontaktuan gorrixka; usain fungikoa du eta zapore gozoa.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.

Jangarritasuna

Jangarri ona.

Nahasketa arriskua

Agaricus litoralis espeziearekin nahas daiteke, Amanita devoniensis delakoaren aldaera bat izan daiteke.

Sasoia eta lekua

Udazkenean. Itsasotik hurbil dauden dunetan hazten da batez ere.

Banaketa eremua

Kalifornia, Quebec, Mendebaldeko Europa, Australia, Zeelanda Berria.

Espeziearen egoera

Aranzadi Elkartearen arabera, dunetako azpibeltza desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran. Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 310 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.