Dune (eleberria)
Dune Frank Herbert estatubatuar idazlearen zientzia fikziozko eleberri bat da. 1965eko abuztuaren 15ean argitaratu zen eta Dune sagaren lehenbiziko eleberria da. Arrakasta handia du, 12 milioi ale saldu eta 14 hizkuntzatara itzuli baita[1].
- Artikulu hau jatorrizko zientzia fikziozko eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dune (argipena)».
Dune (eleberria) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Frank Herbert | |||
Argitaratze-data | 1965 | |||
Izenburua | Dune eta Dune | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Ekoizpen lekua | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Argitaletxea | Chilton Company (en) | |||
Orrialdeak | 632 | |||
Honen izena darama | Duna | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | soft science fiction (en) , planetary romance (en) , social science fiction (en) , zientzia-fikzioa eta abenturazko fikzioa | |||
Hizkuntza | estatubatuar ingelesa | |||
Telesaila | Dune (en) | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Arrakis (en) | |||
ikusi
| ||||
Erabiltzen du | fantasy map (en) | |||
Argumentu nagusia | erlijioa, Kanpo-espazioa, ekologia, gizartea, Zibilizazioa, kultura eta boterea | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | Nebula Award for Best Novel (en) Hugo Award for Best Novel (en) Seiun Award for Best Translated Novel (en) | |||
Nominazioak | Hugo Award for Best Novel (en) Hugo Award for Best Novel (en) | |||
dunenovels.com | ||||
kronologia | ||||
|
Argumentua
Etorkizun urrun batean, gizateriak espazioko inperio feudal bat osatu du. Corrino Etxea Inperioko buru da, izarrarteko indar militar handiena kontrolatzen duena. Espazio Kofradia izeneko taldeak espazioan zeharreko bat-bateko bidaia posible egiten du, merkataritza eta gerra bideratuz. Hainat jauntxo etxek planetak kontrolatzen dituzte, eta leinu nagusiek Lansdraad Kontseilua osatzen dute. Hiru erakunde horiek inperioko botereak orekatzen dituzte. Hala ere, beste hainbat talde borrokatzen dira beren helburuak lortzeko.
Paul Atreides gaztea (Leto Atreides duke itzaltsuaren oinordekoa) eta bere familia Arrakis planetara —espeziaren sorlekua da, hau da, Unibertso osoko sustantzia garrantzitsu eta baliotsuena: Kofradiako kideei espazioan bidaiatzeko aukera emateaz gain, hainbat ezaugarri berezi ditu— lekualdatu dira. Istorioan, politika, erlijioa, ekologia, teknologia eta gizakien elkarren arteko harremanetan sakontzen da: Paulen eta haren familiaren, Harkonnen arerioen, Arrakis planetako biztanleen nahiz Enperadorearen, Espazio Kofradia boteretsuaren eta Bene Gesserit emakumezkoen ordenaren interesak elkarrekin nahastu dira, gizateriaren egoera aldatuko duen borroka latz batean.
Moldaketak
- Dune (filma): 1984ean David Lynchek zuzendu eta Kyle MacLachlan, Francesca Annis, Everett McGill, Sting, Max von Sydow, Kenneth McMillan, Jürgen Prochnow, Jose Ferrer, Siân Phillips, Virginia Madsen, Alicia Witt eta Sean Young aktoreek antzeztua.
- Frank Herbert's Dune (telesaila): 2000. urtean Estatu Batuetan plazaratu zen telesail laburra.
- Jodorowsky's Dune: 2014ko dokumentala, 1970eko hamarkadan zehar liburua zinemara moldatzeko Alejandro Jodorowskyren ahalegina kontatzen du.
- Dune (2021eko filma): Denis Villeneuvek zuzendua.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Frank Herbert | American author» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).