Duncan Dhu
Duncan Dhu Euskal Herriko musika taldea izan zen, 1984an Donostian sortua. Bere garaiko pop-talderik ezagunetarikoa izan zen Espainian.
Duncan Dhu | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Donostia (Gipuzkoa) |
Musika mota | Pop-rock, Rockabilly |
Urteak | 1984-2001 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | DRO East West |
Taldekideak | |
Mikel Erentxun Diego Vasallo Juan Ramón Viles | |
Informazio gehigarria | |
Musika taldearen izena Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen 1986ko Bahitua deritzon eleberriko Duncan Dhu Maclaren pertsonaiari lotuta dago.
Historia
1984an, Mikel Erentxun, Diego Vasallo eta Juan Ramón Vilesek osatu zuten. 1985ean diskoetxe batekin lehen kontratua sinatu ondoren, bi single kaleratu zituzten: Mi amor eta Bésame. Urte hartan bertan, disko labur bat kaleratu zuten, Por Tierras Escocesas izenekoa.
Bigarren lan luzea 1986an eman zuten argitara, Canciones izenburupean. Bertan jasotzen ziren Cien gaviotas, Esos ojos negros eta Jardín de rosas bezalako kantu ezagunak; 60 kontzertutik gorako bira egin zuten eta salmenta izugarriak lortu zituen disko honek.
1988an El grito del Tiempo diskoa kaleratu zuten, Una calle de París eta En algun lugar abestiak barne zeudelarik.; Espainian ezik, Latinoamerikan ere arrakasta handia lortu zuen disko horrek.
1989an, beren diskoetxeak artean argitara eman gabeko lanak kaleratu zituen. Londresera joan eta The Attractions, Brynsley Swchartz, Bob Andrews eta Nick Love bezalako musikarien laguntzarekin kaleratu zuten Autobiografia lana. Estatu Batuetan zehar bira egin zuten eta 1990ean, Grammy sarien barnean sari baterako izendatuak izan ziren. Autobiografia lana atzerriko hainbat herrialdetan argitaratu zen. Aurkezpen biraren ostean, taldekideek bakarkako lanari ekin zioten, baina ez zuten taldea erabat alboratu, Supernova izeneko lana kaleratu baitzuten 1991n, La casa azul abesti ezagunarekin.
1994an, Piedras izeneko lana eman zuten argitara. Handik urtebetera, taldearen 10. urteurrena ospatzen zenez, zuzeneko diskoa grabatu zuten Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Teatro Victoria Eugenia izena zuen, hain zuzen, disko hark.
1998an, Colección, 1985-1998 bilduma kaleratu zuten, taldearen arrakastak biltzen zirena. Lan horren inguruan elkartu ziren bira egiteko bakoitza bere karrerari emanda zeuden Mikel Erentxun eta Diego Vasallo.
Diskografia
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Duncan Dhuren biografia lafonoteca.net webgunean