Dún Laoghaire
Dún Laoghaire (Gaeleraz Dún Laoghaire-Ráth an Dúin ere ezaguna Dún Laoire bezala). Irlandako Errepublikako kostaldeko hiri bat da, Dun Laoghaire-Rathdowneko konderrian kokatzen da eta Dublin hiriburutik 12 km hegoalderantz kokaturik. Hiri honen garrantzia bere kaian oinarritzen da izan ere ferriek egunero hiri hau eta Britainia Handia lotzen dituzte, pertsonentzat zein autoentzat.
Dún Laoghaire Dún Laoghaire | |
---|---|
herria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Leinster |
Desagertutako erakunde administratiboa | Dublingo konderria |
Izen ofiziala | Dún Laoghaire Dún Laoghaire [d̪ˠuːn̪ˠ ˈɫeːrʲə] |
Jatorrizko izena | Dún Laoghaire |
Posta kodea | A96 |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°18′N 6°08′W |
Altuera | 24 m |
Demografia | |
Biztanleria | 23.857 |
Informazio gehigarria | |
Hiri senidetuak | Brest, Izumo eta Holyhead |
dun-laoghaire.com |
Etimologia
Dún Laoghaire izenak Lóegaire-ren gotorlekua esan nahi du eta V mendean Irlandako erregea izan zen Lóegaire mac Néilli egiten dio erreferentzia.
Historia
Dún Laoghaire 1820an sortu zen, nahiz eta aurretik ere bazen izen bereko herrixka txiki bat Dunleary izenekoa.
1807an Galesko printzearen tropak zeramatzan itsasuntziak haitzen kontra jo zuen eta 400 pertsona hil ziren bertan. Ganorazko kai bat eraiki behar zela erabaki zen orduan eta 1816rako jadanik bukatua zegoen. 1821ean Jurgi IV.a Erresuma Batuko erregea etorri zen eta ordutik Kingstown izena izan zuen. Berehala iritsi zen Dublinekin lotuko zuen trenbidea ere, 1834ean.
1921ean Irlandak independentzia lortu bezain laister Kingstownek izena aldatu eta Dún Laoghaire izena hartu zuen.
Garraioa
DART trenbide sareak hiri hau Dublinekin lotzen du eta Dublineko bus sarea (Dublin Bus) oso erabilia da hiri honetan ere.
Kirolak
Itsasoaren ertzean egonik belauntzien sei elkarte eta bi arraun elkarte daude. Honetaz gain golfa ere aipatu behar da.
Hiritar ezagunak
- Ronnie Drew (1934-2008), abeslaria eta The Dubliners taldeko kidea.
- Bob Geldof (1951-), abeslaria