Dumnonia

Dumnonia Erromatar Inperioaren Britainia probintziaren ondoren Hego-mendebaldeko Ingalaterrako lurraldeetan zegoen britainiar erresuma edota azpi-erresumek osatzen zuten multzoaren latinezko izena da. Gaur egungo Devon eta Kornualles konderrietan eta Somerset konderriko zenbait eremuetan hedatzen zen, ziurrenik baita Dorset konderrian ere. Bere ekialdeko muga etengabeko lekualdatzean zegoen.

Izena eremu honetan bizi zen dumnonii britainiar herri edo tributik datorkio. IV. mendean sortu eta VIII. mendean desagertu zen, anglosaxoien menden gelditu zenean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.