Dumfries

Dumfries, Eskoziako gaeleraz: Dùn Phris, Eskozia hegoaldeko udalerria da, Dumfries eta Galloway eskualdeko hiriburua hain zuzen ere. 2011ko erroldaren arabera 32.914 biztanle ditu.

Dumfries
Dùn Phris
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaDumfries eta Galloway
Posta kodeaDG1–DG2
Geografia
Koordenatuak55°04′N 3°37′W
Map
Demografia
Biztanleria32.914 (2011)
33.440 (2016)
32.379 (2001)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01387
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakPassau, Gifhorn eta Annapolis

Etimologia

Gaelerazko Dùn Phris izenetik dator eta jatorria bilatzeko bi hipotesi daude: izena literalki hartuta "Sasietako gotorlekua" izango litzateke, baina Phris hitza Friars-en aldaera balitz "fraideen muinoa edo gotorlekua" izango zen.

Dumfriesen ezizena Queen of the South ("Hegoaldeko erregina") da.

Geografia

Nith ibaiaren bokalean kokatuta dago, honek Solwayko fiordora urak isurtzen dituen eremuan.

Historia

Erromatarren Britainiaren okupazioaren garaian, K.a. II mendearen inguruan, Selgovae leinua bizi zen inguru hauetan eta hauek altxaturiko gotorleku baten egon liteke Dumfriesen jatorria autore batzuen arabera. Hurrengo mendeetan hainbat herriren eskutan egon zen lurraldea, piktoak, anglosaxoiak, eskoziarrak, norvegiarrak... 890an Giric Eskoziakoak britoien aurkako borroka irabazi eta lurraldea eskuratu zuen. Ordutik Eskoziaren parte izan da.

1160 urtean Lincluden abadia eraiki zen eta 1186an Gilen I.a Eskoziakoak Errege burgo titulua eman zion. Merkatu eta kai eskubideak lortu zituen horrela eta 50 urtetan asko handitu zen herria. XIII mendean Dumfriesko gaztelua eraiki zen, gaur egun jadanik existitzen ez dena. Garai berekoa da herritik 11 kilometrotara dagoen Caerlaverock gaztelua ere. 1300 urtean Eduardo I.a Ingalaterrakoak Eskozia inbaditzeko ahalegina egin zuen. Dumfriesen egon zen Caerlaverock gazteluaren setioan zehar.

1659an sorginen aurkako epaiketa ezagun bat egin zen bertan. Hamar emakume salatu zituzten sorginkeria egotzita eta bederatzi estrangulatu eta erre egin zituzten.

1788an Robert Burns olerkari ezaguna Dumfrieshirera bizitzera etorri zen eta 1791tik 1796an hil zen arten Dumfries bertan bizi izan zen. 1788an bertan Dalswinton aintziran William Symington injeniariak esperimentu berezi bat egin zuen, lurrun-makina batek itsasontzia mugitu arazteko gai zen ikusteko eta saiakera arrakastatsua izan zen.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Herri eta hiri senidetuak

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.