Dultzaina

Dultzaina, bolingozo edo gaita izenaz ere ezaguna, gorputz konikoko eta mihi bikoitzeko haizezko musika tresna da. Zazpi zulo ditu, sei goialdean eta bat behealdean. Txirimiaren familiakotzat har daiteke, baina laburragoa da, baita zorrotzagoa ere soinuaren aldetik. Batzuetan metalezko uztai zabalak daramatza, instrumentua inguratuz. Mihiak (pitak) kanaberaz egiten dira. Lehen, dultzainero bakoitzak bereak egiten zituen; gaur egun, eginda saltzen dituzte. Ohikoa da atabalak lagunduta jotzea. Gaita bi fitako tresna da, artzain oboe bat, kornamusa oin baten antzeko egitura morfologikoa duena.

Dultzaina-jotzailearen eskultura Eibarko tren-geltokian.
Ingurutxo dantza

Dultzaina
tutu konikoa duten oboe sinpleak
Identifikazioa
Hornbostel-Sachs sailkapena422.113

Errepertorio, batez ere, Mediterraneo aldekoa da: jotaz, boleraz, eta gazteen arteko makil, ezpata eta beste zenbait eratako dantzaz osatutako errepertorioa du, hala Araban, nola Erribera eta Pirinio aldeetako (Otxagabiko dantzak) Nafarroako partean.

Euskal Herrian, izan ere, dultzaina oso musika tresna garrantzitsua da Nafarroan eta Araban. Gipuzkoan eta Bizkaian ere erabiltzen da, neurri txikiagoan eta beste izaera batekin. Gainera, Zuberoan bada txanbela izeneko dultzaina txiki bat.

Orkestra bi dultzainak eta erredoblante batek osatzen dute, eta talde guztietan agertzen da perkusionista bereziki trebe baten gisara.

Baserri girokoa denez, belarriz jo ohi zen XX. mendearen bukaeralderaino; hau da, partiturarik gabe ikasten zuten jotzen. Ezkontzetan, inauterietan, erromerietan eta herrietako —eskuarki, herri txikietako— jaietan entzuten da. Gaur egun, XX. mendean baino askoz gutxiago izaten dira dultzaina joaldiak.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.