Dulce ibaia

Dulce ibaia (gaztelaniaz: Río Dulce, ketxuaz: Misky Mayu), Salí ibaia ere deitua, Argentinako erdi-iparraldeko ibaia da. Santa Barbarako mendietan du iturburua, Tucumán eta Saltaren arteko mugan. Tucumángo eta Santiago del Esteroko probintziak zeharkatu ondoan, Córdoban sartu eta Mar Chiquita izeneko aintzira gazira isurtzen da. 812 km luze da eta 89.936 km²ko arroa drainatzen du[1].

Dulce ibaia
Río Dulce - Río Salí
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera650 km
Geografia
Map
Koordenatuak27°31′21″S 64°53′13″W
Estatu burujabe Argentina
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera89.936 km²
Ur-emaria80 m³/s
Bokalea
()
Mar Chiquita

Hidrometria

Dulce ibaiaren emaria 55 urtez (1926-1980 bitartean) neurtua izan da El Sauceko estazioan (1967tik aurrera Río Hondoko urtegia, Santiago del Esteroko probintzia)[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 20.200 km² ditu, arro osoaren % 22,5. Urteko batez besteko emaria 94 m³ segundoko da. Emari handiena martxoan du (262 m³/s), eta txikiena irailean (22,2 m³/s).

Dulce ibaiaren batez besteko emariak (/s), El Sauceko estazioan neurtuak
Datuak: 1926 eta 1980 artean

Dulce ibaiaren emaria oso irregularra da, bai urte barruan bai urte batetik bestera. Horrezaz gain, lurruntze, iragazte eta giza ekintzen eraginez, ur-emari handia galtzen du ibilbidean zehar[1].

Erreferentziak

  1. Rodríguez, Eloy. Tomar agua del río Dulce. ellitoral.com (Noiz kontsultatua: 2015-08-15).
  2. Dulce ibaia El Sauceko estazioan. grdc.sr.unh.edu (Noiz kontsultatua: 2015-08-15).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.