Dulantzi
Dulantzi (ofizialki Alegría-Dulantzi) Arabako erdi-ekialdean dagoen udalerri bat da, Arabako Lautadako kuadrillakoa. Gasteiztik 12 bat kilometrora ekialdera dago. Udalaren herriburua izen bereko herria dugu, eta izen bereko ibaiak zeharkatzen du herri hori.
Dulantzi | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
Dulantzi herriaren ikuspegi orokorra. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Arabako Lautada | ||||||||||
Izen ofiziala | Alegría-Dulantzi | ||||||||||
Alkatea | Joseba Koldo Garitagoitia Odria (Dulantziko Talde Independentea) | ||||||||||
Posta kodea | 01240 | ||||||||||
INE kodea | 01001 | ||||||||||
Herritarra | dulantziar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°50′39″N 2°30′43″W | ||||||||||
Azalera | 19,95 km2 | ||||||||||
Garaiera | 567 metro | ||||||||||
Distantzia | 14 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.975 (2023) 15 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,16 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 68,13 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 9,23 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 44,44 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 85,24 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 17,28 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 11,23 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 29 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 12.13 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1025 (lehen agerpena: Dullanzi) 1337 (hiri gutuna) | ||||||||||
Webgunea | http://www.alegria-dulantzi.eus |
Etimologia
Agi denez, Dulanci izenaz ezagutzen zen Erdi Aroan jada; hainbat agiritan agertzen da —1025, 1257, 1294 eta 1332an—, Dullanzi, Dulanci, Dulance eta Dullanci aldaerekin.[4] Aditu batzuek diotenez, izena Ab Asturica Burdigalam galtzadako Tullonio erromatarrarekin erlazionatuta egon daiteke, gertuko leku batean aurkitutako idazkun batean ageri den toponimoa omen denarekin, alegia.
Geografia
Gasteiztik ekialdera dagoen lautadan dago Dulantzi udalerria, Sarbil eta Larratz erreken inguruan.
Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Barrundia.
- Hegoaldean: Arraia-Maeztu.
- Ekialdean: Iruraitz-Gauna eta Donemiliaga.
- Mendebaldean: Burgu.
Historia
Erdi Aroa
1025eko Donemiliagako goldea agirian jada ageri da Dulantzi. Bere sorrerarako arrazoien artean aldameneko herrialdeen erasoen aurkako defentsa eta antolamendua,[erreferentzia behar] eta geroz eta eskasagoa eta sakabanatuagoa zen biztanleria batzeko beharra aipatu daitezke. 1025. urtean jada, inguruan ziren herrixka batzuen biztanleek (Dulantzi, Olga, Larraza...) koroari hirigune pribilegiatu berri honen sorrera eskatu zioten.
Gaztelako Alfontso XI.ak hiribildu-forua 1337ko urriaren 20an eman zion, Alegría de Dulanci izenaz. Orduan, ohiko mendi hegaleko populazio gune gisa eratu zen, gailurrean gotorleku bat egonik eta maldan behera horizontalki Dulantzi ibairaino jaisten diren kaleak zituela, perpendikularrean zuzenean behetik gora igotzen diren kantoiekin.[5] Araban hiribildu izatea lortu zuten azkenetarikoa izan zen hau, Elburgorekin batera eta Zuiako Monreal baino urte bat lehenago. Azken honekin Arabako lurraldearen hiribilduen sorrera amaitu zen.
Erromatar eta Goi Erdi Aroko bidea aldamenetik igarotzen da. Sorrera urtetik aurrera, inguruko herrixketako biztanleak herri berrira joan eta demografia galera izan zuten, Aiara (egungo ermita) garai hartan herrixka oparoak, adibidez.[5] Hiribilduko muinoaren gailurreko gaztelu gotorlekua Arabako lautadako oinaztarren (lazkanotarren) indargune nagusia zen eta, horregatik, errea eta eraitsia izan zen 1443an, Arabako ermandadeen borroketan, Petri Lopez de Aiara Aguraingo jaunak lazkanotarrei eraso egin zienean, ermandadeen aliatuak baitziren. Hiribildua ere erre zuen, ermandadeen tropek babeslekurik izan ez zezaten. Harresiak gaztelu gotorlekua berreraikitzeko erabili zuten lazkanotarrek XV. mende amaieran.[5]
Dulantzira heltzen zen Errioxatik Egileta, Erentxun eta Gaunan zehar mandazainen bidea, eta bat egin Gasteiztik Agurainera eta Lizarrateko tunelera zihoan errepidearekin (toponimia txikian Salbaterrabide deituraz gorde dena).
Banaketa administratiboa
Dulantzi udalerria bi herrik osatzen dute:
Ondasun nabarmenak
Hiri-trazadura erregularra dauka, biztanleak bertara bizitzera joan aurretik planifikatutako hiribilduetan izan ohi dena. Dulantziko hirigune historikoaren esparru arkeologikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondarearen zerrenda orokorrean monumentu multzo izendapenaz kultura ondasun gisa sartua.[6] 2002ko ekainaren 4an, hirigune historikoak berak jaso zuen monumentu multzo izendapena bereizia.[7]
Erdi Aroko hiribildua eratzen duten kale nagusiak bi dira: Nagusia eta Gotorlekuarena; paraleloak dira eta ekialde-mendebalde norabidea dute (Arabako hiriguneetan ezohikoa). Harresi barrutiaren bide sarea osatzeko, badira aurreko horien perpendikularrak diren beste hiru kale, parrokiarantz, goranzko zentzuan. Hirigunearen ertzetan kokatzen diren etxaldeak soilak dira, eta bikoitzak, aldiz, barrualdekoak. Etxalde bikoitz horietako etxeek fatxada bakarra dute kaleko aldean, eta atzealdea karkabako aldean. Neurri batean, hirigunearen oinplanoa,triangeluarra eta erregularra, hiru elementu nagusiren arabera ordenatzen da: harresia, gotorlekua eta eliza.
Harresia horma exentua zen baina gaur egunean ez da azalean honen aztarnarik. Hegoaldean Gotorlekua eta Eliza batzen zituen, eta azken honetatik abiatuz San Blas kaleko atzealdetik jarraituko zuen, hiribilduaren aterik nagusietariko bat zati horretan irekiko zela. Ate horretatik abiatuz, Nagusia kaleko atzealdetik jarraituz, kaleko beste muturrean egongo zen mendebaldeko ateraino iritsiko zen. Azkenik, hego-mendebaldean kokatzen zen gotorlekuraino jarraituko zuen harresiak, hiribildua itxiz.
Hiribilduaren kokapenik gorenean, Lazkanotarren gotorlekua edo dorretxea zegoen, jatorriz Gaonatarrena omen zena. Harresiaren parean zegoen, hirigunearen defentsari laguntzeko. XVIII. mendea arte zutik jarraitzen zuen, eta ordutik iritsi diren deskribapenen arabera, Arabako lurraldeko gotorlekuetan berezienetarikoa izango zen, dimentsio handikoa.
Dulantziko hiribilduan XVI. mendeko zenbait etxe ditugu, erdi-puntuko arkua bere portadetan eta dobela agitura ona dutela. Behe solairua, goragoko bi solairu eta ganbara dituzte, behekoa harlanduz egina izaten da askotan, eta gainekoak zurezko egituran eta adreiluz, kasu batzuetan, kalerantz aurrera egiten dutela.
Eraikin esanguratsuen artean daude:
- Dulantziko San Blasen parrokia eliza, XVI. mendean eraikia. Dorrea Justo Antonio Olagibel arkitekto gasteiztarrak diseinatu zuen; herriko muinoaren gailurrean, eta bere altuera eta diseinu nabarmenagatik, Lautadako Neska izenaz ere ezaguna da. Eliza gaur egun oso aldatua dago, bertan lan ugari egin direlako, baina garai batean babes funtzioa betetzen zuen. Hegoaldeko horman antzinako fabrika erromanikoaren aztarnak omen direnak mantentzen ditu. Gainontzeko eraikuntzaren elementu guztiak XV eta XVI. mendeetakoak dira.
- Dulantziko Aiarako Ama Birginaren santutegia, XVIII. mendekoa.
- Gaonatarren etxea, Dulantziko hiribilduaren sarreran dagoen eraikina, Kultura Ondasun gisa izendatua.
- Henaio kastroa, herrigunearen ekialdean dagoena, eta Brontze Aroko eta Burdin Aroko hiri-finkamendu baten aztarnak dituena.[8]
Demografia
Nekazaritzari lotutako udalerria izanik, Dulantzik ez zuen biztanle kopuruaren aldaketa handirik jasan XX. mendean zehar. Hala ere, mendearen azken hamarkadan eta XXI. mendearen hasieran hazkunde oso handia izan zuen, batez ere Gasteizko etxebizitzen prezio handien ondorioz iritsitako lagunei esker.
Dulantziko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Politika
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Dulantziko Talde Independenteko (DTI-AIA) Joseba Koldo Garitagoitia hautatu zuten alkate. 2015ko hauteskundeen ondoren, alkate berak errepikatu zuen alkatetzan.
Dulantziko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Dulantziko Talde Independentea | 5 / 11 |
4 / 11 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 3 / 11 |
2 / 11 |
|||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)* | 2 / 11 |
3 / 11 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 1 / 11 |
1 / 11 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 11 |
1 / 11 |
|||
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa. | |||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
Alkateak
Hauek izan dira Dulantziko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[9] | |
Luis Inisterra Alvaro[9] | 1979 | 1983 | Independenteak | |
Felix Bengoa Ibañez de Garayo[9] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Felix Bengoa Ibañez de Garayo[9] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Felix Bengoa Ibañez de Garayo[9] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Luis Martinez Elejalde[9][10] | 1995 | 1999 | Eusko Alkartasuna | |
Jose Luis Martinez Elejalde[9][10] | 1999 | 2003 | Eusko Alkartasuna | |
Jose Luis Martinez Elejalde[9][10] | 2003 | 2007 | Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Felix Bengoa Ibañez de Garayo[9][11] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Joseba Koldo Garitagoitia Odria[9][12][13] | 2011 | 2015 | Dulantziko Talde Independentea[13] | |
Joseba Koldo Garitagoitia Odria[9][12][14][13] | 2015 | 2019 | Dulantziko Talde Independentea[13] | |
Joseba Koldo Garitagoitia Odria[9][12][14][13] | 2019 | 2023 | Dulantziko Talde Independentea[13] | |
Joseba Koldo Garitagoitia Odria[15][16] | 2023 | Jardunean | Dulantziko Talde Independentea[16][17] |
Garraioa
Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:
|
Kultura
Jaiak
- Urtarrilaren 3a: San Blas zaindariaren eguna.
- Irailean Santa Maria omentzen da. Tripafina izeneko pertsonaiaren jaitsiera ospatzen da.
- Dulantziko gudua: irailaren hasieran, Dulantziko herriak Dulantziko guduaren antzezpena egiten du. Gudu hartan, Zumalakarregi jeneralaren karlista boluntarioek, urriaren 26 eta 27an, Madrilgo gobernuaren armada garaitu zuten. Herri osoak parte hartzen du antzezpen horretan.
Dulantziar ospetsuak
- Pablo Mendibil Grao (Dulantzi, 1788 - 1832), legegizon katedraduna eta idazlea.
- Diego Perez de Arriluzea Lopez de Maturana (Dulantzi, 1888 - 1975), fraidea eta kulturagizona. Besteak beste, La hermandad de Iruraiz liburua idatzi zuen.
- Kike Sebastián (Dulantzi, 1975 - ), atleta
Argazkien galeria
- Dulantziko kale nagusia
- Dulantzi ibaia
- Dulantzi elurpean
- Dulantziren ingurumariak
Erreferentziak
- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- (Gaztelaniaz) Mikel Gorrotxategi: Dulantziren euskal jatorria
- (Gaztelaniaz) Portilla, Micalea. (1991). Por Álava a Compostela. Arabako Foru Aldundia, 102-104 or. ISBN 84-7821-066-0..
- Esparru arkeologikoa izendapena EHAAn
- Dulantziko hirigune historikoaren izendapena EHAAn
- «Henayo Gazteluaren esparru gotortua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-21).
- «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- (Gaztelaniaz) «Ocho ex alcaldes alaveses cuentan cómo es su nueva vida sin el bastón de mando.» El Correo 2014-10-22 (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
- (Gaztelaniaz) «Dulantzi recrea la Edad de Hierro en el Castro de Henaio» Diario de Noticias de Álava 2010-07-27 (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
- (Gaztelaniaz) «Tercer mandato para Garitagoitia en Alegría» El Correo 2019-05-27 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
- «EH Bildu nagusitu da Lautadan, Aguraingo alkatetza eskuratuta - Lautada» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
- (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
- (Gaztelaniaz) «Estos son los 53 alcaldes de los pueblos de Álava» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
- (Gaztelaniaz) «Estos son los partidos que se presentan en cada pueblo de Álava el 28M» Gasteiz Hoy 2023-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
Ikus, gainera
- Araba
- Arabako udalerrien zerrenda
- Arabako Lautadako kuadrilla
- Gasteiz eta Araba Erdialdeko eremu funtzionala
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
- Dulantziko Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Dulantzi Auñamendi entziklopedian
- (Gaztelaniaz) Dulantziri buruzko informazioa Arabarriren webgunean