Dukat
Dukat bat antzinako urrezko txanpona da, Europako zenbait herrialdetan eta zenbait garaitan egina. Bere pisua 0.986ko purutasunezko urrezko 3,5 gramokoa da. Dukata 1284an sartu zuen Veneziako Errepublikak Giovanni Dandoloren agintaldian, Dux tituluarekin hiriko gobernaria izan zena 1280 eta 1289 bitartean. Dukat veneziarrak aurrealdean Duxa hiriko patroia zen San Markoren aurrean belaunikatuta erakusten du, eta atzealdean Jesus.
XV. mendean florina ordezkatzen hasi zen erreferentziazko urrezko txanpon moduan.
Beste europar autoritate askok, baita Alemania eta Austriako zenbait estatu federatuk (Länder) ere dukatak egin zituzten. Izendapena eta euren multiploak eta azpimultiploak XX. mendearen hasiera arte egin ziren. Dukatuen ekoizpenak truke baliabide bezala Lehen Mundu Gerraren ondoren ere jarraitu zuen. Oraindik ere gaur egun, txanpon-etxe batzuek urrezko dukatak egiten dituzte antzinakoetan oinarrituta, eta bankuek inbertsiogileei saltzen dizkiete.
Txanpon-etxeak
Europako herrialde hauetan irartzen ziren dukatak:
- Austria
- Bizantziar Inperioa (veneziarren zilarrezko dukataren bertsioa ere irartzen zuten, basilikon izenekoa.)
- Txekoslovakia
- Danimarka
- Alemania (alemaniar hainbat hiri eta estatuk 1871 baino lehen)
- Hungaria (oraindik ere irartzen ditu, baina omenezkoak bakarrik)
- Italia.
- Herbehereak
- Polonia
- Errumania
- Errusia (holandar dukatak ere imitatzen zituzten, oso ospetsuak baitziren)
- Eskozia
- Serbiako Erresuma
- Espainia (eta honen lurralde guztietan, Amerika, Flandria eta Napoliko Erresuma barne)
- Suedia
- Suitza (bateratzea baino lehen)
- Jugoslaviako Erresuma
Dukata Espainian
Errege-erregina Katolikoekin penintsulako txanpon sistemaren homogeneizazioa hasi zen. Urrezko dukat espainiarrak 3,6 gramoko pisua du 23,75 kilateko legearekin, urrezko txanpon bateratzailea (dobloi erdi) da, eta XVI. eta XVII. mendeetan kontuak ateratzeko unitatea izan zen. Lehen aldiz Errege-Erregina Katolikoek egin zuten, Granadako Bikaina izenarekin, ondoren dukat izena jasoz, eta "Txanponen Lanaren Ordenantza Koadernoa"ren arabera, "Medina del Campoko Errege Pragmatika" bezala ere ezaguna, 1497ko ekainak 13koa, 11 espainiar erreal eta marabedi 1 edo 375 marabedi (1500 kornago)ren baliokidea dena.
1537an dukatak baino pisu eta lege gutxiagoko urrezko txanpon bat sartu zen, 22 kilateko legea izatera pasa zelarik, gaztelar urrezko txanpona beste herrialde batzuetako txanponekin berdindu eta kanporantz ihes egin zezan eragozteko asmoz. Txanpon hori ezkutua edo koroa izan zen (350 marabedi), hala dukata egiteari utzi zitzaiolarik eta kontu txanpon bihurtuz. Errege Katolikoek zirkulazioan zegoen beiloiari gehienezko muga bat jarri zioten, hala, ia XVI. mende osoan funtzionatu zuen sistema egonkor bat ezarri zutelarik. 1548an, Karlos I.a Espainiakoak beiloi kopuru handiago bat baimendu zuen, eta 1552an bere zilar edukia 7 lege granotik 5,5 lege granora jaitsi zuen.
Luis de Góngora y Argotek bere Egia, gezurra olerkian satirikoki aipatzen du garaiko beste txanpon batzuekin batera diruaren botere usteltzailea azpimarratzeko.
"Gurutzatuek gurutzatuak egiten dituzte,
ezkutuek ezkutuak margotzen dituzte,
eta jokozale oso biluziek,
dadoekin konderriak irabazten dituzte,
dukerriek Dukatak uzten dituzte,
eta koroek Maiestatea,
Egia,
Egia!"
Zilarrezko dukata
XVII. mendean, Espainian eta bere kolonietan zilarrezko dukatu¡a zeritzona erabili zen neurri unitate bezala, ez egindako txanpon bezala. Zilarrezko 375 marabedien baliokidea zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dukat |