Duintasun

Duintasuna gizaki baten eskubidea da baloratuta eta errespetatuta izateko pertsona askea eta arrazionala izateagatik, bera izateagatik. Ez da inork kanpotik emandako kualitaterik, baizik eta pertsonak barruan daramana. Ez dago genero, etnia edo beste baldintza sozialen menpe. Etikoki eta moralki esangura handiko kontzeptua da, eta ondorioak ditu zuzenbidean, soziologian eta politikan.

Duintasunaren alegoria klasikoa.

Kristautasunaren funtsean dago duintasunaren ideia, askatasun eta erantzukizunarekin lotuta, eta erlijio guztietan garrantzi handiko balore moduan hartzen dute. Humanismoak, bestela, arrazoitik azaltzen du kontzeptua, lege naturalean oinarrituta. Giza autonomiarekin zerikusia dauka definizioz.

Lehenengo onarpen juridikoa jaso zuen Munduko Bigarren Gerra ostean, 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalarekin.

Historia

Giovanni Pico della Mirandola filosofo florentziarrak kontzeptua garatu zuen Pizkundean, De hominis dignitate oratio ("Gizonaren duintasunari buruzko hitzaldia") lan handiarekin, 1486an idatzitakoa.

Immanuel Kant filosofo prusiarrak, bestela, Ilustrazioaren garaian duintasuna moralaren bidez azaldu zuen.

Mortimer Adler, Alan Gewirth eta Arthur Schopenhauer dira beste egile batzuk lan esanguratsuak egin dituztenak honen inguruan.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.