Dubrovnikeko harresiak
Dubrovnikeko harresiak (kroazieraz: Dubrovačke gradske zidine) Dubrovnik hiriaren alde historikoa erabat inguratzen duten babes egitura sendoak dira. 1979tik aurrera hiriaren alde historikoa UNESCOren Gizateriaren Ondarea da.
Dubrovnikeko harresiak | |
---|---|
Old city (Dubrovnik) | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Kroazia |
Kroaziaren banaketa administratiboa | Dubrovnik-Neretva eskualdea |
Town in Croatia | Dubrovnik |
Koordenatuak | 42°38′24″N 18°06′29″E |
Kudeatzailea | Ragusako Errepublika |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Historia
VII. mendean Dubrovnik fundatu zenean harresiak eraiki zituen baina gaur egun dakusagun egitura XII. eta XVII. mendeen artean eraikitakoa da, batez ere 1319an Nicifor Ranjina arkitektoaren lanaren ondoren osatutakoa, aurreko harresiak egurrezkoak baitziren.
Egitura
Europako harresi handi eta osoenetarikoa du Dubrovnikek. Etenik ez duten 1.940 metroko luzerako harresiak dira, 25 metrotako altuera ere hartzen dutenak. Harresia gotortzeko hiru dorre zirkular, hamalau lauangeluar eta bost bastoi ere baditu, eta kaia zaintzeko San Joan gotorleku sendoa. 120 kainoi ere izan zituen eta lurrari begira dagoen zatian zanga batek inguratzen zuen harresia.
Iruditegia
- Dubrovnik.
- Lurreko harresiak.
- San Joan gotorlekua.
- Minčeta dorrea.
- San Laurendi gotorlekua.