Dublindarrak

Dublindarrak (jatorrizko ingelerazko izenburua Dubliners) James Joycek idatziriko 15 kontakizun laburren bilduma da, lehendabiziko aldiz 1914 urtean inprimatu zelarik. Hamabost kontakizunek XX. mende hasierako aurreneko urteetako Dublin hiria agertarazten dute, baita irlandar erdi mailako gizartearen deskribapena egin ere.

Dublindarrak
Datuak
IdazleaJames Joyce (1914)
Argitaratze-data1914ko ekaina
GeneroaKontakizun laburra
Jatorrizko izenburuaDubliners
Herrialdea Irlanda
Orrialdeak160
ISBN0-486-26870-5
OCLC23211235
Euskaraz
IzenburuaDublindarrak
ItzultzaileaIrene Aldasoro
Argitaratze-data1999
BildumaNarrazioa
Orrialdeak332
ISBN9788488669810

Kontakizun hau Irlandar nazionalismoa puri-purian zegoen garaian idatzi zen, izakera eta borondate nazionala bilatzeko xedea erakutsiz; historia eta kulturaren bidegurutzea da, Irlanda herrialdea hainbat ideia eta eraginenpean dagoen garaia. Joycen epifaniaren ideiaren erdi-erdian kokatzen dira: pertsonaiak berekiko ulermen eta argitasuna duen unea da. Dublindarrak kontakizuneko pertsonaia askok Joycen jarraieko Ulises eleberrian agertzen dira, baina garrantzi gutxigoko nortasunekin. [1] Bildumaren lehen kontakizunek narratzaile edo kontalari gisa haurrak dituzte, eta kontakizunak aurreruntz egiten duenez, hauen bizi eta kezkak jende helduarenak bilakatuko dira. Lerro hau izango da Joycen bilduma hiru ataletan banatuko duena: haurtzaroa, gaztaroa eta helduaroa.[2][3][4]

Kontakizunak

  • The Sisters ("Ahizpak") – Aita Flynn apaiza hil egin da, eta bere lagun den mutiko bat eta bere familiak gertakari hau oso modu azalekoan aurre egingo diote.
  • An Encounter ("Enkontrua") – Eskolatik piper egiten duten bi mutikok agure batekin egiten dute topo.
  • Araby ("Arabia") – Ume bat bere lagunaren arrebaz maitemintzen da, baina inauterietarako opari bat erostean huts egiten du.
  • Eveline ("Eveline") – Neskatila batek itsasgizon batekin ihes egiteko asmoak alboratzen ditu.
  • After the Race ("Lasterketaren Ondoren") – Collegeko Jimmy Doyle ikaslea bere lagun aberatsagoen girora egokitzen saiatuko da.
  • Two Gallants ("Bi Galai") – Lenehan eta Corley iruzurgileek neskame batek bere nagusiari lapurtu diezaion iruzur egiten diote.
  • The Boarding House ("Apopilo Etxea") – Mooney andereak Polly bere alaba arrakastaz manipulatzen du, honek Doran jaunarekin interesezko ezkontza bat burutu dezan.
  • A Little Cloud ("Hodei Txiki Bat") – Chandler Txikia bere lagun zahar eta arrakastatsua den Ignatius Gallaherrekin afaltzen dago. Honek bere amets literarioen hutsegitea ulertarazten dio. Horretaz gain, bere emazteak beretzat gordetzen zuen maitasunaren lekua bere seme jaioberriak ordezkatu duela ere ohartzen da.
  • Counterparts ("Elkarren Kideak") – Farrington, bulegoko kopiatzaile frustratuak, bere tristurak hainbat tabernatan mozkortuz husten ditu, eta etxera ailegatzean Tom bere semea jipoitzen du.
  • Clay ("Buztina") – Maria andereak Halloween eguna bere semetzako Joe Donnelly eta honen familiarekin ospatzen du.
  • A Painful Case ("Kasu Triste Bat") – Duffy Jaunak Sinico Anderea gutxiesten du. Lau urte beranduago bera bere bizitzako maitea izan ahal zitekeela ulertzen du.
  • Ivy Day in the Committee Room ("Huntza Eguna Batzar Gelan") – Irlandar erdipurdiko politikari batzuek Charles Stewart Parnell independentistaren oroimena berbizitzen porrot egiten dute.
  • A Mother ("Ama Bat") – Kearney andereak bere alaba Kathleenentzat piano emanaldi perfektua antolatzen saiatuko da.
  • Grace ("Grazia")– Kernan jaunak, mozkoturik, estropozu egin du tabernan eta zauritu egin da. Bere lagunak katolizismoaren bidez saiatuko dira bide onera ekartzen.
  • The Dead ("Hildakoak") – Gabriel Conroy bere emaztearekin bat bere izeben etxean egingo den ospakizun batera doa. Gauaren amaieran, bere emaztearen aitorpen sentimental baten ondoren, bere bizitzaren zentzuari buruzko gogoeta egiteari ekiten dio bakarrean. 15.000 hitz baino gehiagoz, ipuin hau ere kontakizun laburtzat hartua izan da.

Euskaraz

Eleberri honen euskararatzea Irene Aldasorok burutu eta Alberdania argitaletxeak argitaratu zuen 1999an. Itzulpenari Euskadi Saria eman zioten.

Zinema

1987an John Huston estatubatuar zuzendariak bere azken filma izango zenaren bidez eleberri honetako azken istorioa izenburu berdineko The Dead filman zinemaratua izan zen.

Antzerkia

2018an Garbi Losada zuzendariak eleberriaren azken ipuina ("Hildakoak") antzerkietara eraman zuen euskaraz Ados Teatroaren eskutik. Testuaren egokitzapena José Antonio Vitoria-rekin egin zuen Losadak.[5][6]

Erreferentziak

  1. Notes on James Joyce's Ulysses. Michael Groden. The University of Western Ontario
  2. www.ygosearch.com, Amitabh Shukla -. «kritiken hemeroteka » Deserritik herriaz» kritikak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  3. www.ygosearch.com, Amitabh Shukla -. «kritiken hemeroteka » Ezinaren epifania» kritikak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  4. www.ygosearch.com, Amitabh Shukla -. «kritiken hemeroteka » Hiri hila» kritikak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  5. (Gaztelaniaz) Antzokia, Teatro Arriaga. «Dublindarrak - Teatro Arriaga» Teatro Arriaga (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
  6. Velez, Natxo. (2018). «Garbi Losada: '‘Dublindarrak’ gizatasunaz mintzo da, eta horrek unibertsal egiten du'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.