Dublin Core

Dublin Core metadatuen eredu bat da, DCMIk (Dublin Core Metadata Initiative) landu eta babestua. OCLC-ek (Online Computer Library Center) erakundeak sortu zuen liburutegi digitaletan eta interneten erabiltzeko. Metadatuen estandar elkarreragingarrien onarpen zabala sustatzen du, baita metadatuen hiztegi espezializatuen garapena ere.

Dublin Core Metadata Iniciativeren logoa

Jatorria

Dublingo Metadata tailerra 1995ean hasi zen. Garai horretan liburutegiko ikertzaileak, konformazioko adituak eta testu-markako adituak batu ziren baliabide elektronikoen aurkikuntza-estandarrak hobetzeko. Ondoriozko metadata elementuak hamabost metadata elementu zehazten ditu, baliabideen deskribapena diziplinarteko informazio ingurune batean. “ Dublin”  izena  bere jatorriagatik jarri zioten, hain zuzen ere, 1995ean Dublingo (Ohio) enpresa inbaditzaileen lantegi batean sortu zen. Bestetik, “core” bere elementuak zabalak eta generikoak direlako jarri zen, bat deskribatzeko erabilgarriak[1].

Printzipioak

Dublin Core metadatuen multzoa inspiratzen duten 4 printzipioak hauek dira:

  • Sortzeko eta mantentzeko sinpletasuna, dokumentuen egileek deskripzio-erregistro errazak sor ditzaten, baina Interneten berreskuratu ahal izateko informazio nahikoarekin.
  • Semantika unibertsala. Dublin Corek edozein erabiltzaile ez-espezializaturi lagundu diezaioke web baliabideak aurkitzen.
  • Nazioarteko estaldura. Dublin Core elementuen multzoa ingelesez garatu izan arren, gaur egun beste hizkuntza askotara itzulita dago.
  • Dublin Corek web baliabideak deskribatzeko lanen sinpletasunari eta berreskurapen zehatza lortzeko beharrari eutsi nahi dio. Dublin Coreko garatzaileek onartzen dute oso garrantzitsua dela mekanismoak eskaintzea metadatuetako adituen beste komunitate batzuek Dublin Core elementuak har ditzaten informazio deskriptibo zentralerako eta tokiko inguruneetan elementu espezifikoagoak erabil ditzaten[2].

Elementuak

Dokumentu elektronikoen oinarrizko elementuak deskribatzen ditu, teknologia inteligenteek errazago irakur ditzaten hauen berreskurapena errazteko. 15 etiketa ditu, bakan bat ere ez da derrigorrezkoa eta errepikatu daitezke. Hiru zatitan multzokatzen dira: edukia, jabetza intelektuala eta instanziazioa[3].

Dublin Core-ren 15 elementuak
Edukia Jabetza Intelektuala Instanziazioa
Identifikatzailea Egilea Data
Izenburua Editorea Mota
Gaia Beste arduradun batzuk Formatua
Deskripzioa Lizentzia
Iturria
Hizkuntza
Lotura
Hedapena

Edukia

  • Identifikatzailea (DC.identifier): Errekurtsoaren identifikatzailea. Normalean, kode edo zenbaki bat izaten da.
  • Izenburua (DC.title): Baliabide bati emandako izena, normalean egileak emana.
  • Gaia (DC.subject): Baliabidearen gaiak. Hiztegi kontrolatuen eta sailkapen-sistema formalen erabilera sustatuko da.
  • Deskripzioa (DC.description): Baliabidearen deskribapen testuala. Laburpen bat izan daiteke dokumentu baten kasuan, edo edukiaren deskribapen bat ikus-dokumentu baten kasuan.
  • Iturria (DC.source): Egungo baliabidea nondik datorren identifikatzeko erabilitako karaktereen sekuentzia.
  • Hizkuntza (DC.language): Errekurtsoaren hizkuntza (eu, fra, es...)
  • Lotura (DC.coverage): Bigarren baliabide baten eta egungo baliabidearekin duen loturaren identifikatzailea da.
  • Hedapena (DC.Coverage): Baliabidearen eduki intelektualaren espazio- eta/edo denbora-estalduraren ezaugarria da.

Jabetza Intelektuala

  • Egilea (DC.creator): Baliabidearen eduki intelektuala sortzeko ardura duen pertsona edo erakundea.
  • Editorea (DC.publisher): Baliabidea egungo formatuan sarean eskuragarri egoteaz arduratzen den erakundea.
  • Beste arduradun batzuk (DC.contributor): Ekarpen intelektual esanguratsua izan duen pertsona edo erakundea, baina bigarren mailakoa dena.
  • Lizentzia (DC.rights): Erreferentziak izaten dira (adibidez, URL bat) egile-eskubideei buruzko ohar baterako, eskubideak kudeatzeko zerbitzu baterako edo baliabide bat eskuratzeko baldintzei buruzko informazioa emango duen zerbitzu baterako.

Instanziazioa

  • Data (DC.date): Baliabidea gaur egun dagoen moduan erabiltzailearen eskura jarri zenean.
  • Mota (DC.type): Errekurtso mota: testua, mapa, irudiak...
  • Formatua (DC.format): Fisikoki errekurtsoaren egoera: papera, ASCII, JPEG...

Erreferentziak

  1. Kunze, John A.. (1999-12). Encoding Dublin Core Metadata in HTML. (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
  2. (Gaztelaniaz) «Dublin Core» Glosario de términos bibliotecarios 2016-08-18 (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
  3. González Valderrama, Egoitz (2011). Semantic tags: folksonomiak hobetzeko proposamena. In Dokumentazioa eta ondare bibliografikoaren komunikazioa. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea, 173-180. http://hdl.handle.net/10810/15245

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.