Dubhe
Alpha Ursae Majoris (α UMa, α Ursae Majoris) Ursa Major konstelazioko bigarren izar distiratsuena da (nahiz eta Bayer izendapenak "alpha" jartzen dion). Bere izen tradizionala Dubhe da, eta batzuetan, baino arraroago, Ak.. Arabierazko izena ظهر الدب الاكبر hitzatik dator (żahr ad-dubb al-akbar), "Hartz Handiaren bizkarra". Dubhek, beraz, hartz esan nahi du. Txineraz 北斗一 izena hartzen du (Ipar Eltzeko Lehen Izarra) edo 天樞 (Pibote Zelestiala).
Behaketa data Garaia J2000 Ekinokzioa J2000 | |
---|---|
Konstelazioa | Ursa Major |
Igoera zuzena | 11h 03m 43.67152s |
Deklinazioa | +61° 45′ 03.7249″ |
Itxurazko magnitudea (V) | 1.79 |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | K1 II-III / F0 V |
U−B kolore indizea | +0.93 |
B−V kolore indizea | +1.07 |
Aldakor mota | Pultsakorra |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | –9 km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: –134.11 mas/u Dec.: –34.70 mas/u |
Paralajea (π) | 26.54 ± 0.48 mas |
Distantzia | 123 ± 2 au (37,7 ± 0,7 pc) |
Magnitude absolutua (MV) | –1.10 ± 0.04 |
Orbita | |
Kidea | α UMa B |
Orbita-aroa (P) | 44.4 u |
Ardatz erdihandia (a) | 0.603" |
Eszentrikotasuna (e) | 0.4 |
Okerdura (i) | 152° |
Nodoaren luzera (Ω) | 2000° |
Periastron garaia (T) | 1956.8 |
Zehaztasunak | |
α UMa A | |
Gainazaleko grabitatea (log g) | 2.46 |
Tenperatura | 4,660 K |
Metaltasuna [Fe/H] | –0.20 ± 0.07 dex |
Biratze abiadura (v sin i) | 2.6 ± 1.0 km/s |
Beste izendapenak | |
Dubhe, Dubb, Ak, 50 UMa, BD+62 1161, FK5 417, HD 95689, HIP 54061, HR 4301, SAO 15384. | |
Datubase erreferentziak | |
SIMBAD | data |
Iparrizarra aurkitzeko Hartz Handitik abiatuta behar diren bi izarretako bat da (bestea Merak da). Dubhe guregandik 123 argi urtera dago eta izar erraldoi bat da, bere barruko hidrogeno guztia kontsumitu duena. Binario espektroskopiko bat da, α UMa B izeneko kide batekin, F0V sailkapenekoa. Izar hau 23 unitate astronomikora biratzen ari da eta 44,4 urtean behin orbita bat egiten du. 90.000 unitate astronomikora beste izar sistema bitar bat dago, sistema laukoitza sortuz guztira.