Duane Michals
Duane Michals (McKeesport, Pennsylvania, AEB, 1932ko otsailaren 18a -) estatubatuar argazkilaria da.
Duane Michals | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | McKeesport (Pennsylvania), 1932ko otsailaren 18a (92 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parsons The New School for Design University of Denver (en) ![]() McKeesport Area High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria eta marrazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Errusia eta New York |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() |
Biografia
Vogue, Esquire eta Mademoisell aldizkariarentzat lan egin du, eta New York Times egunkariarentzat. Erretratugile gisa espezializatu zen. 1963an, René Magritte pintorearen argazki-sail bat egin zuen. Argazki horietan, erretratatutakoaren nortasuna harrapatzeko argazkilariak duen beharra erakutsi zuen, pintorearen aurpegia ez ezik haren teoria artistikoen unibertso harrigarriaren irudikapen onirikoa sumatzen baita.
Michalsek emozioak eta sentsazioak ez ezik, mezuak ere transmititu nahi izan zituen, eta irudi-segidak egin zituen horretarako. Michalsek argazkiaz duen ideia berezi samarra da. Harentzat argazkia irudia ulertzeko modu bat da, errealitatearen deskripzio hutsetik aldentzen saiatzeko modu bat: «Ni ez naiz argazki-gaiaren bila ibiltzen. Ez dut sekula eramaten kamerarik aldean. Nire kamera nire buruan dago. Interesatzen zaizkidan irudi bakarrak ikusezinak dira». Haren konposizioek erretratatu baino gehiago irudiztatzen dute, unea deskribatu baino gehiago, adierazi: mamuek bahitutako haurrak, ihes doazen hilak eta zaharrak, gizon hegaldunak edo aienatzen diren aurpegiak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.