Duane Allman
Duane Allman (Nashville, Tennessee, Ameriketako Estatu Batuak, 1946ko azaroaren 20a - 1971ko urriaren 29a) rock gitarra-jotzailea zen. The Allman Brothers Band taldearen sortzaileetako bat izan zen.
Duane Allman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nashville, 1946ko azaroaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Macon, 1971ko urriaren 29a (24 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: motozikleta-istripua |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Seabreeze High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea eta kantugilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | The Allman Brothers Band |
Izengoitia(k) | Skydog |
Genero artistikoa | Southern rock bluesa rock-and-rolla blues rock countrya |
Musika instrumentua | gitarra |
Diskoetxea | Mercury Records (en) |
duaneallman.com | |
Gaztaroan, bere anaia Gregg eta biak "Allman Joys" taldea sortu zuten eta 1965an bere lehenengo singlea kaleratu zuten Spoonful izenekoa. Gero, taldeari "The Hour Glass" izena jarri zioten eta bi disko kaleratu zituzten baina ez zuten arrakastarik izan eta 1968an taldea desegin eta Floridara bueltatu ziren.
Wilson Pickettekin Hey Juderen cover bat grabatu zuen eta Atlantic diskoetxeak kontratatu zuen. Horrek, Aretha Franklin, Boz Scaggs eta King Curtis bezalako musikariekin lan egiteko aukera eman zion.
1969an, New Yorken, Butch Trucks bateria-jolea, bere anaia Gregg eta hirurak The Allman Brothers Band musika taldea sortu zuten eta izen bereko diska grabatu zuten.
1971ko urriaren 29an hil zen, 24 urterekin, errepide istripu batean, bere Harley-Davidson motorra gidatzen ari zenean.
2003an Rolling Stone aldizkariak Garai guztietako 100 gitarra-jotzailerik onenen zerrendan 2. postuan jarri zuen.[1]
Erreferentziak
- rollingstone.com - Garai guztietako 100 gitarra-jotzailerik onenen zerrenda
Artikulu hau Tennesseeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |