Druso Germaniko

Nero Klaudio Druso Germaniko[1] (latinez: Nero Claudius Drusus Germanicus edo Decimus Claudius Drusus; Erroma, K.a. 38ko urtarrilaren 14a - Germania, K.a. 9ko uda) Livia Drusilaren eta Tiberio Klaudio Neronen seme gazteena zen. Hala ere, Druso benetako aita Augusto izanaren zurrumurruak egon ziren. Izan ere Tiberio Klaudio Neronen dibortzioaren eta Augustorekiko ezkontzaren ondoren jaio zen Druso. Dena den, dibortzio hitzarmenean Liviak Tiberio Klaudio Neronen aitatasuna onartzen zuen.

Druso Germaniko

Pretore


Kuestore



Erromako kontsula

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDecimus Claudius Drusus, Decimus Claudius Nero
JaiotzaErroma, K.a. 38ko urtarrilaren 14a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaGermania Magna, K.a. 9ko uda (29 urte)
Hobiratze lekuaAugustoren Mausoleoa
Heriotza moduaistripuzko heriotza: septizemia
Familia
AitaTiberius Claudius Nero
AmaLivia Drusila
Ezkontidea(k)Antonia Minor
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaJulio-Klaudiar leinu
Claudii Nerones (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra

Druso Tiberio bere anaiarekin hazi eta hezi zen, eta bien arteko oso harreman estua sortu zen. Druso Marko Antonioren alabarekin, Antonia Gaztearekin, ezkondu zen. Haien seme-alabak Germaniko, Livilla, Klaudio eta haurtzaroan hil ziren beste bi ume. Druso hil ostean, Antonia ez zen berriro ezkondu, ia ia 50 urte gehiago bizi arren.

Augustok ohore franko eman zien bere semeordeei. K.a. 19an, ohi baino bost urte lehenago, Drusok edozein kargu publiko izateko ahalmena eskuratu zuen. K.a. 16an, Drusok bere anaiaren postua hartu zuen, Tiberio Italiatik kanpo baitzegoen. Hurrengo urtean, Alpeetan borrokatu zuen, hango tribuak geldiarazten. Tiberioren laguntzarekin, aise menderatu zituzten tribuak.

K.a. 13an, Galia gobernatzera joan zen, gobernari kaskar ohiak matxinada eragin zituen eta. Germaniarren eraso bati aurre egin behar izan zion. Rhin ibaian garaitu zituen inbaditzaileak, eta Germanian barnan borrokatu zuen. Ipar Itsasoraino iritsi zen eta frisiarrei urteko zerga ezarri zien. Sari moduan, pretore urbano izendapena jaso zuen K.a. 11an.

Nolanahi, berriro Germania aldera jo zuen, non garaipen asko lortu zituen. K.a. 9an, kontsul izendatu zuten, baina germaniarrak borrokatzera bueltatu zen. Kanpaina horretan, halere, zaldi batetik erorita hil zen. Ohore handiak jaso zituen, soldaduek biziki maite zuten eta. Haren garaipenengatik, familiak "Germaniko" izena erabili ahal izan zuen, eta izen horrekin haren seme zaharrenari ezagutzen zaio.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Druso Germaniko Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.