Drugstore Cowboy
Drugstore Cowboy, 1989ko Gus Van Sant estatubatuarrak zuzendutako drama film bat da. James Fogle idazlearen autobiografia eleberrian oinarritua dago. Matt Dillon, Kelly Lynch, James Remar, James LeGros eta Heather Graham aktoreek antzeztu zuten.
Drugstore Cowboy | |
---|---|
Elliot Goldenthalen filma | |
Egilea(k) | Elliot Goldenthal |
Argitaratze-data | 1989 |
Izenburua | Drugstore Cowboy |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, krimenezko filma eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 100 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gus Van Sant |
Gidoigilea(k) | Gus Van Sant William Burroughs James Fogle (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Karen Murphy (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Elliot Goldenthal |
Argazki-zuzendaria | Robert Yeoman |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Portland |
Argumentua
1971. urtea, Oregon, AEB, Bob Hughes 26 urteko mutil gaztea drogazale talde baten buru da, gainontzeko taldekideak Diane (Kelly Lynch) emaztea eta Rick (James LeGros) eta Nadine (Heather Graham) bikotea dira. Herrialdean barna botiketan lapurtuz bidaiatzen dute, beren drogazaletasuna asekaitza arintzeko helburu bakarraz. Gertakizun tragiko baten ondoren, Bobek bere egoera berplanteatu eta drogazaletasunetik sendatu eta bizimodu berri bati ekitea erabakiko du. Baina halere, gauzak ez dira espero bezain errazak izango...
Aktoreak
- Matt Dillon: Robert "Bob" Hughes
- Kelly Lynch: Dianne Hughes
- James LeGros: Rick
- Heather Graham: Nadine
- Max Perlich: David
- James Remar: Gentry
- Grace Zabriskie: Hughes andrea
- William S. Burroughs: Aita Tom Murphy
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)