Drouant

Drouant Parisko jatetxe ospetsua da. 1880an Charles Drouantek sortu zuen. Opéra Garnier auzoan dago, Parisko 2. barrutian, Gaillon plazan, 16-18 zenbakian. Drouant jatetxeak, hilabetero, lehen asteartean, 1914tik, Goncourt Sariaren epamahiaren bilera jasotzen du.[1] 1926tik, bestetik, Renaudot Sariarena ere bai. Jatetxearen sukaldeak Émile Cotte-k eramaten ditu.

Drouant
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSeine
Territorial collectivity of France with special statusParis
Sector of ParisParis Centre
Udalerri barrutiaParisko 2. barrutia
Administrative quarter of ParisGaillon
Koordenatuak48°52′N 2°20′E
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1880
Izenaren jatorriaCharles Drouant (en) Itzuli
Webgune ofiziala

    Historia

    Charles Drouant alsaziarrak sortu zuen bar-tabac gisa, 1880an. Parisko leku ospetsu bihurtu zen batez ere ostrak dastatzeko, astero jabearen koinatu bretoiarrak eramaten zituen ostrekin. Bere semea, Jean Drouant-ek, 1914an hartu zuen kargua eta, ondoren, 1946tik 1976ra, bere ilobak, Jean Drouant.[2] Azken honek izena eman zion Parisen Médéric kalean kokatutako gastronomia eskolari, École hôtelière de Paris, gaur egun Lycée des Professions de l’Hôtellerie Jean-Drouant deitzen dena.

    1976an, Jean Drouantek erabaki zuen jatetxea saltzea Robert Pascal-i, jatetxeko langile izana urtetan. Ondoren, 1986 eta 2006 artean, Drouant jatetxea hainbat aldiz aldatu zen eskutik. Louis Grondard sukaldariari esker, Drouant jatetxeak, 1988 eta 2005 artean, gastronomia-izar bana eta bi jaso zituen. 2006an, Antoine Westermann, Drouant familiako ahaidea, chef eta jabe berria bihurtu zen, jatetxeak Drouant par Antoine Westermann izena hartuta.[3]

    2018an, Gardinier anaiek Drouant jatetxea eskuratu zuten, hau Gardinier & Fils taldean integratuz.

    Iruditegia

    Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.