Drogaren kartel

Drogaren kartel bat erakunde kriminal handi bat edo erakunde kriminal multzo bat da; nork bere burua babesteko, lankidetzan aritzeko eta lurraldeak (plazak) banatzeko akordioak ezartzen ditu bere jarduera kriminalak gauzatzeko, batez ere narkotrafikokoak. Izen horrekin mundu osoko taldeak ezagutzen dira, bereziki Amerikan.

Luis Hernando Gomez-Bustamante, "Rasguño" izenez ere ezaguna, atxilotu zuen Kolonbiako Polizia Nazionalak.

Kartelen egitura

El Azul Mexikoko droga jauna da. Mexikoko polizia sekretua (DFS) izan zen..

Droga-kartel baten oinarrizko egitura hau da:

  • Falcons (euskaraz: Belatzak): Kaleetako "begi eta belarri" gisa kontsideratuak, "falcons" dira droga karteletan maila baxuena dutenak. Poliziaren, militarren eta talde arerioen jarduerak gainbegiratzeaz eta salatzeaz arduratzen dira.[1]
  • Hitmen (euskarez: Sikarioak): Droga kartelaren barruko talde armatua, hilketak, bahiketak, lapurretak eta estortsioak egiteaz, babes-eraketak egiteaz eta euren plaza (lurra) aurkari taldeetatik eta militarretatik defendatzeaz arduratzen dena.[2]
  • Tenienteak: Droga-kartelen erakundeko bigarren posturik gorena, bere lurraldean sikarioak eta belatzak gainbegiratzeaz arduratzen dena. Garrantzi baxuko hilketak egiteko baimena dute nagusien baimenik gabe.[3]
  • Drogaren jaunak (euskaraz: Kapoak): edozein droga-karteletako kargurik gorena, droga-industria osoa gainbegiratzeaz, lurralde-buruak izendatzeaz, aliantzak egiteaz eta oihartzun handiko hilketak planifikatzeaz arduratzen dena.[4]

Droga kartelen barruan beste talde eragile batzuk daude. Esaterako, droga-ekoizle eta hornitzaileak, oinarrizko egituran kontuan hartu ez arren, edozein droga-kartelaren eragile kritikoak dira, finantzatzaile eta dirua zuritzaileekin batera. Gainera, arma-hornitzaileek zirkulu guztiz ezberdin batean jarduten dute, eta teknikoki ez dira kartelaren logistikaren parte hartzen.[5]

Kartel ospetsu batzuk

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.