Dringilin dron
Dringilin dron eguberrietako euskal abesti herrikoia da. Kanta herrikoi hau Azkuek jaso zuen Aramaion, eta Cancionero Popular Vasco liburuan argitaratu zuen 1922an.[1][2]
Dringilin dron | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Resurreccion Maria Azkue |
Argitaratze-data | 1922 |
Ekoizpen lekua | Aramaio |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Gabon kanta eta herri-kanta |
Hizkuntza | euskara |
Donostiako Orfeoiak 1924an grabatu zuen 78 RPMko Neska zarra diskoan[3]. Diskoan bi abesti zeuden: [4]
- Dringilin dron, kanta herrikoia
- Neska zarra, Secundino Esnaola
Hitzak
Dringilin dron, gaur Gabon,
dringilin dron, gaur Gabon,
sabela betea daukat eta
besteak hor konpon. (bis)
Mazkelu bete aza egosi,
koloretsu ta gorriak
bereala iruntsi neutzazan
azkenengoko orriak.
Dringilin dron, gaur Gabon,
dringilin dron, gaur Gabon,
sabela betea daukat eta
besteak hor konpon.
Hiru puntako askal batekin,
sakatrapua bailitzan
ezti-lapiko handisko bati
barrua uts-uts ein neutsan
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Cancionero vasco - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
- «Dringilin dron. Euskal kantutegia» www.eusko-ikaskuntza.eus (Eusko Ikaskuntza) (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
- Orfeoiko weborrian beste data agertzen da, 1923, baina Columbiaren katalogoek 1924 esaten dute.
- http://www.orfeondonostiarra.org/eu/diskografia/orria_10/1923/nezka-zarra-.html
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.